Euskarazko haur-literatura eta kulturartekotasuna
Jakintza-arloak: Literatura
Orrialdeak: 113-138
Ikerketa honetan euskaraz argitaratutako haur-liburuen corpus bat aztertu da kulturarteko ikuspegitik. Helburua izan da kulturarteko konpetentziak garatzen lagundu dezaketen liburuak aurkitzea; alegia, kulturarteko hezkuntzaren tresna moduan erabil daitezkeenak. Horretarako, irizpideak bilatzea derrigorrezkoa izan da, eta irizpideen zerrenda bat eraiki da, haur-literaturan aplikatzeko; zer liburuk laguntzen duten konpetentzia horiek garatzen detektatu ahal izateko, hain zuzen. Ikerketan, beraz, haur-literaturako corpus bat zedarritu da, analizatzeko irizpideak finkatu dira, irizpideen arabera corpusaren azterketa egin da, eta ondorioak atera dira.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu