Irune Jimenez Gonzalez
Izena: Irune
Abizenak: Jimenez Gonzalez
Jaioterria eta urtea: 1984
Diseinu industrialean ikasketak burutu zituen Mondragon Unibertsitatean eta Arte, Diseinu eta Espazio Publikoan Masterra Bartzelonako Elisava Diseinu Eskolan.
Azken urteotan diseinu eta berrikuntza arloko proiektuetan aritu da lanean, Pernod-Ricard, Museo Guggenheim Bilbao, Infojobs, Línea Directa Aseguradora, Hibu-Yell, Telefónica eta Getxo eta Barakaldoko udaletan, besteak beste.
Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.
