Udazkeneko ikastaro eskaintza, izen ematea irekita!
2014ko irailaren 17a
UEUk 2014ko udazkenerako ondoko ikastaro-sorta antolatu du, izen ematea irekita dago.
Ikasgelako eskaintza:
Ikasgelako ikastaroak Eibarren eta Iruñean emango dira.
Ikusi Mari Karmen Menika, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunaren adierazpenak.
On line eskaintza:
- Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea.
- Euskal Herriko oroimen historikoa.
- GeoGebraPrim: eredu dinamikoak Lehen Hezkuntzan.
- Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n.
- Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak.
Ikasgelako eskaintza:
- Ahots-teknika ikastaroa II: kantua sentitu, jolastu, gozatu.
- Berrikuntza eta motibazioa.
- Emozioak eta norberaren gaitasunen lanketa sakontzen. (Sakontzea)
- Familia-harremanak eraikitzen.
- Oinarrizko estatistika R software librearen bidez.
- Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu.
- Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen. (Oinarrizkoa)
Ikasgelako ikastaroak Eibarren eta Iruñean emango dira.
Ikastaroen homologaziorako eskaera egin dugu Eusko Jaurlaritzan, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan, irakasleen formaziorako ikastaro gisa.
Izena emateko epea irekita dago ikastaro guztietan, beraz, interesa izanez gero, sartu ikastaroan eta bertan aurkituko dituzu xehetasun guztiak eta baita matrikula egiteko aukera ere.
Eskuratu hemen udazkeneko ikastaroen eskuorria.
.
Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
943 82 14 26
markeskoa@ueu.org