Josu Martinez: "Gauzak plazerez egin behar dira"
2019ko maiatzaren 30a

Baionako Ikergazte kongresuko azkenengo eguneko hitzaldi orokorra Josu Martinezek eman zuen "Egile izengabeen irudi ikusezinak existitu ere egiten ez de herri batendako" izenburupean. Martinez UPV/EHUko ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan. Paueko Unibertsitatean ere izan da zinema irakasle, Baionako kanpusean. Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko medioak aztertzen dituen NOR ikerketa taldeko kidea ere bada.
Berak aurkitutakoak dira “Gure sor lekua” (1956) euskarazko historiako lehen filma eta baita Louis Lumierrek 3 dimentsiotan filmatutako “Euskadi” (1936) laburmetraia ere. Hainbat lanen egile ere bada zinemagintzan zein literaturan.