Joseba Compains Silva: "Nafarroako marko juridikoa ematen du euskararen zabalkundeari oztopoak jartzeko jaio zela"
2024ko ekainaren 7a

"Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukerak" jardunaldiak eman die hasiera UEUren 52. Udako Ikastaroei. Bertan Nafarroa Garaian euskarak duen estatus juridikoaren inguruan hitz egin du. Joseba Compains Silva (Iruñea, 1981) abokatu eta NUPeko irakasleak. Zuzenbidean eta enpresa administrazio eta kudeaketan graduduna (NUP) da Compains. Lehen urratsak LAB sindikatuan eman zituen eta sei urtez funtzio publikoaren arloko aholkulari juridikoa izan zen. Udalbiltza patzuergoko idazkari ere izan zen hiru urtez eta gaur egun abokatu lanetan dabil, batez ere aholkularitza juridikoa emanez Nafarroako tokiko erakundeei.