Jon Mentxakatorre Odriozola: "Globalizazioaren muga guztiak ezagututa, horren osteko pausuez hitz egin beharrean gaude"
2024ko ekainaren 18a

Jon Mentxakatorre Odriozola (Galdakao, 1992) UEUko filosofia arduraduna da eta bera ibili da 52. Udako Ikastaroetako Globalizazioaren ondorenaz eta egokitzapen aroaz jardunaldiaren antolaketan. Mentxakatorre, Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan.