Ikusgai "Akademiatik plazara, ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" saioa
2023ko azaroaren 3a

Ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara igo arazi dituen saioa da Akademiatik plazara. Urriaren 25ean egin da Bilboko BIRA Kultur-gunean 18.00etan hasita.
Aurkezle lanetan aritu dira Jon Egaña Huguet eta Arantza Aldezabal Roteta. Biak EHUko ikertzaileak eta irakasleak eta UEUkideak. Roteta, UEUren zuzendaritzako kidea eta bertako Ikerketa batzordeko koordinatzailea da. Egaña, azken Ikergazte kongresuko Batzorde dinamizatzaileko kidea.
Bost ikergazteri plaza eskaini diegu beraien lana bost minututan bertaratutakoei azaltzeko, baina ikertzaile beteranoak ere ez ditugu ahazten "aurretik askok egindako lanagatik beste batzuk egiten baitugu/baituzue gaur". Hori dela eta, gazteei hitza eman aurretik Josu Amezaga Albizuri (Caracas, 1960) eman zaio hitza. Amezaga, Doktorea da Soziologia Politikoan eta irakasle ikertzailea UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean. NOR Ikerketa Taldeko koordinatzailea da eta UEUkidea.
Ondoren, bost ikergazteek hartu dute hitza eta plaza eta beraien ikerlerroez aritu dira bost minututan:
- Irantzu Vergara Luis (Bilbo, 1997): "Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar". Kimikan graduatua eta Ingurumeneko Kutsaduran eta Toxikologian Masterra. Doktoregaia da UPV/EHUko IBeA, Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa ikerketa-taldean.
- Aimar Erkiaga (Lekeitio, 1999): "Berriro eraikitzeko, suntsitu. Hegokorear zinemaren inguruko ikerketa". Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua eta doktoregaia.
- Ane Arandia Morgaetxebarria (Arrankudiaga, 1993): "Literatura sorkuntza eta birsorkuntza prozesua aztergai". Euskal literaturan doktoregaia.
- Iñigo Lorenzo Ruiz (Algorta, 1992): "Gailu kardiako elektronikoen berrerabilpena ingresu baxu eta ertaineko herrialdeetan". Erizaintzan doktorea. Ikertzailea eta irakaslea EHUn.
- Alaitz Uriarte (Mungia, 2000): "Zer da zaintza? Irudikatzen (ez) dugunaren garrantzia". Soziologoa. Maider Barañanorekin batera egindako ikerlanean oinarritutako hitzaldia.
Bertako giro beroa sentitzeko ikusgai dago saioa.