'Hezkuntza-sistema alternatiboak' ikastaroa Iruñean.

2014ko urtarrilaren 7a

Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta honen balore eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen hiritarra fabrikatu/adoktrinatzeko eginkizunean Hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuago eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultur Jarduerak' atalaren barne eskaintzen du UEUk.

Ikastaroa: Hezkuntza-sistema alternatiboak: gizarte aldaketarako tresna.


  • Datak: 2014ko otsailak 19, 20, 26, 27 eta martxoak 5, 6, 12 eta 13 (asteazken eta ostegunetan).

  • Ordutegia: 17:00-19:30

  • Tokia: Iruñean, NUPen campusean.

  • Irakaslea: Ane Ablanedo, irakaslea, psikopedagogian eta prebentzioan aditua. Ikusi Udako Ikastaroetan egindako elkarrizketa: 'Hezkuntza aldatuta, gizartea aldatu daiteke'.

  • Izen ematea: NUPeko kideentzat urtarrilaren 7an irekiko da, kide ez direnek urtarrilaren 20tik aurrera eman ahal izango dute izena. NUPeko kideek (ikasle, ikerle, irakasle, langileak) lehentasuna daukate. Izena emateko argibideak: matrikulaziorako argibideak



Informazio gehiago:


Irati Iciar


nafarroa@ueu.org


948362563