Haritz Esnal: "Ultradistantzia lasterketa bat ez da inoiz osasuntsua, baina korrikalariek dituzten bizi ohiturak osasunaren sinonimo argia dira"

2023ko ekainaren 16a

Haritz Esnal: "Ultradistantzia lasterketa bat ez da inoiz osasuntsua, baina korrikalariek dituzten bizi ohiturak osasunaren sinonimo argia dira"

Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldian hitzaldi nagusia eman zuen Haritz Esnal Amundarainek "Korrikalariak ultradistantziari neurria hartu nahiean" izenburupean. Donostia Unibertsitate Ospitaleko larrialdi zerbitzuko medikua da Esnal eta Zumaiako Erronka kirol medikuntza zentroan ere aritzen da.

Jakintza-arloak