Euskadiko V. Filosofia Olinpiadaren sari banaketa
2023ko martxoaren 17a

Martxoaren 24an Euskadiko V. Filosofia Olinpiadaren sari banaketa antolatu dugu Eibarko Armeria eskolan Agora Filosofia Elkarteak eta UEUk, "Mugak eta justizia soziala" izenburupean.
Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da.DBHko eta Batxilergoko ikasle guztiei eskeinita dago, eta bost modalitate ezberdin ditu: iruzkina, dilema morala, bideogintza, argazkilaritza eta marrazketa filosofikoa (azken hau soilik EAEn jorratzen dena). EAEko Olinpiada 2018an sortu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Agora Elkartea eta REF-aren laguntzarekin.Horrez gain, Euskadiko Filosofian Litzentziatu eta Doktoreen Elkargo Ofiziala, Elkar, ANTI, Joker, Zinco Freak Center eta Louis Michel liburudendek ere parte hartzen dute .Olinpiaden helburu nagusia filosofia ikasleen errealitatera gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea, aldi berean kurrikulumeko edukiekin lotura duten gaiak landuz. Modu berean, Olinpiadek irakasleen arteko harremanak estutzen dituzte eta unibertsitatearekiko komunikazioa indartzen dute. Olinpiaden ondorioz euskal gizartean, hausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzen dira.
11:00: Ongi-etorria
11:00 -11:10: Pello Sarasuaren hitzaldia. Formazioz Kimikan lizentziatua izan arren, bokazioz, hezitzaile eta gizarte eragilea da. Bere lan ibilbide guztia, 25 urtetik gora, arlo sozialean burutu izan du, ia beti giza eskubideekin lotura duten gaietan. Beraz, giza eskubideetan aditua baino, aritua dela esaten du.
11:10 -11:25: Marrazketa
11:25 -11:45: Dilema Morala
11:45 -12:05: Bideoa
12:05-12:15: Marta Garciaren hitzaldia. Filosofian lizentziatua eta doktorea da. Pentsamendua eta sentsibilitatea uztartzen dituzten jarduerak ditu gogoko. Filosofia, binomio hori modu askean lantzea ahalbidetu dion diziplina izan da berarentzat.
12:15-12:35: Iruzkina
12:35-12:45: Argazkilaritza
12:45-12:55: UEUren Laratz Sariak euskarazko lan onenentzat.
13:00: Eskerrak eta agurra