Ainhoa Latatu Nuñez: "GOI ikastegian UEUren eredu pedagogikoa erabiltzen dugu. Horrek esan nahi du pertsonak erdigunean daudela"
2024ko urriaren 10a

UEUk, GOI ikastegiaren bidez (UPV/EHUren zentro atxikia), bosgarrenez eskainiko du Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra. Euskaraz eta online izango da eta DBH, Batxilergo zein Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasleak prestatzea du helburu.
Ikasturte honetan, gainera, zuzendari berria izango du GOI ikastegiak: Ainhoa Latatu Nuñez (Bilbo, 1973). Biologoa eta mikrobiologian doktorea da Latatu eta bi hamarkada baino gehiago darama UEUn lanean: bere egiteko nagusia euskarazko graduondokoak sustatzea eta kudeatzea izan da 2002tik. Ikertzaile gazteentzako IkerGazte kongresua antolatzeaz ere bera arduratzen da lehen ediziotik. GOI ikastegiko zuzendaria izateaz gain, natur zientzien irakaskuntzaren inguruko ikasgaiak ematen ditu Irakaskuntza Masterrean, eta Giza eta Gizarte Zientzietako espezialitatea koordinatzen du. Horrez gain, Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz aditu-tituluko batzordekide ere bada.
2024-2025 ikasturteari begira GOI ikastegiak dituen erronkez zein Irakasle Masterraren filosofiaz hitz egin digu