Scratch

Aurkezpena
Gaur egun aplikazio informatikoak edonon aurkitu daitezkeen arren, haien oinarrizko funtzionamendua ezezaguna da oraindik jende askorentzat, zerbait arrotza bailitzan. Urruntasun horri aurre egiteko tresna da Scratch.
Scratch (http://scratch.mit.edu/) MITek sorturiko tresna bisuala da, ume eta gaztetxoak programaziora hurbiltzeko egina. Berau erabilita, umee, jokoak, istorio animatuak... programatu, probatu eta sarean partekatu ditzekete.
Ikastaro honetan, programatzen irakatsiko da Scratch erabilita, programazioa dibertigarria izan daitekeela erakutsiz. Era horretan, aplikazio informatikoak barrutik nola funtzionatzen duten ikasiz, gure inguruko mundua piska bat gehiago ezagutzeko ere balioko du.
Irakasleak
Helburuak
- 11-12 urteko gaztetxoak programazioaren mundura hurbiltzea era erraz eta erakargarrian.
- Programatzeari beldurra kentzea.
- Programatzea dibertigarria izan daitekeela erakustea.
- Sormena bultzatzea, norberaren kabuz programatxoak egiten jarraitzeko.
Edukiak
- Zer da programa informatiko bat?
- Scratch-era sarrera.
- Oinarrizko programazio-egiturak Scratch-en.
- Joko sinpleen programazioa Scratch-en.
Metodologia
Ikuspuntu praktiko eta partehartzailea izango duen ikastaroa da. Hasieran, labur, oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dira beharrezkoak direnak programazio nahikoa eta Scratch ezagutzeko. Ondoren, programa sinpleak eraikitzen hasiko dira ikasleak eta kontzeptu berri eta aurreratuagoak programa hauek dituzten beharren arabera azalduko dira. Ikasleen gehien bat programatzen arituko dira, jokoak gehienetan. Azken batean, programatzen ikasteko modurik eraginkorrena da programatzea.
Nori zuzenduta
11-12 urteko gaztetxoei eta Scratch eta programazioan lehen pasusuak emateko interesa izan dezakeen edonori.