Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia.

Data: 2016ko azaroaren 17a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko urriaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko azaroaren 16a
Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia.

Aurkezpena

JARDUNALDIA BETE EGIN DA (2016-11-09, 16:00). Itxaron zerrenda irekiko dugu, eman izena baina ez egin ordainketa tokia daukazula konfirmatu arte.

UEUren Software Librearen Euskal Mintegia (I. eta II. mintegia) aitzindari izan zen software librearen garrantzia azpimarratzen Euskal Herrian. Urte askoren buruan jarraipena eman, topaketa horiek berreskuratu eta teknologiaren aritu eta adituen arteko topaketa zabalago batzuk antolatuko nahi ditugu.

Software libreaz gain, beste teknologia libreak ere kontutan hartu nahi ditugu orain: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...

Bestetik, erdigunean kokatu nahi dugu, burujabetza teknologikoaren eztabaida. Norbanakoen, komunitateen, garatzaileen eta erakundeen artean teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako, ekintzarako espazio bat martxan jarriz eta sareak indartuz.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: SETLEM kartela

Nori zuzenduta

Gaian interesa daukan edonori.

Partaideek beraien dispositiboak (mugikorra, tableta, eramangarria...) ekartzea komeni da, tailerretan parte hartzeko.

Jakintza-arloak