Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei.

Aurkezpena
Ikastaroa, 2016ko urriak 11, 13, 18 eta 20an burutuko da.
Aspaldiko jakintsu batek esan omen zuen hiru motatako elikagaia behar dugula pertsonok aurrera egiteko: jana gorputza asetzeko, lagunak bihotza alaitzeko eta kontuak arima sosegatzeko. Lema horri jarraituko diogu geuk ere, egun eta erdiz, otorduetako txandak zainduta. Eta lagun artean egingo dugu, oinarrietara itzuliz, begiradekin batera isiluneen hatsa eta hitzen arnasa berreskuratuz. Heldu artean jardun arren, behe-behetik hasiko gara, ostera ere, izan ginen haurrari arnasa itzuliz, euskararen doinu eta koloreak suspertu ahala, berezko baliabideei hautsak astinduz, oinarrizko bezain premiazko emozio bat indarberrituz: ilusioa.
Irakasleak
Helburuak
- Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutu ahala, norberaren ahozko adierazpena lantzeko bideak ikustea eta frogatzea.
- Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea.
- Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea, euskaraz.
Edukiak
- Erabat praktikoa
- Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua
- Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana
Nori zuzenduta
Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.