Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea

Aurkezpena
Bakea eraiki behar dugu. Baina, nola? Zer motatako bakea? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakea lortu daiteke?
Jardunaldiak bakea du ardatz, eta bakea eraikitzeko iragana, nazioartea eta norbanakoen esperientziak ditu 3 lan-eremu nagusi.
- Denok ados gaude iraganaren kontakizuna garrantzitsua dela bakea lortzeko. Baina, zer kontakizun mota? Zein helburu dituzte kontakizunak? Mina azaltzeko balio dute edo/eta gizarte baketsua eta demokratikoa eraikitzeko ere?
- Munduan bake prozesu pila ari dira izaten orain? Ezagutzen ditugu? Zer ikasi dezakegu haietaz?
- Emakumeen berezitasunak. Errepresio berdina jaso dute? Zein ezaugarri dituzte beraien kontakizunak?
Prozesu hau ondo egiteko gure betaurrekoen bi lenteak hauek izan behar dira: demokrazia eta giza eskubideak. Baina ondo ezagutzen ditugu?
Azkenik, ezin ahaztu ditzakegu gazteak. Gazteak ezinbestekoak dira bake prozesuan. Baina iragana ezagutu gabe, nola ulertuko dituzte orainaren klabeak? Eta inplikatzen ez badira, nola izango dira etorkizunaren jabe?
Antolakuntza
Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiako Udalaren laguntzaz antolatu dira.
Hemen duzue jardunaldiaren nondik norakoak eta Jon Maiaren bertsoak jasotzen dituen laburpen bideoa.
Eskerrik asko guztioi.
Irakasleak
- Amaia Alvarez Berastegi
- Josu Chueca Intxusta
- Iñaki Egaña
- Aintzane Ezenarro Egurbide
- Eva Maria Garcia Magriñá
- Bertha Gaztelumendi Caballero
- Lourdes Herrasti Erlogorri
- Josu Ibargutxi San Pedro
- Xuban Intxausti Intxausti
- Goiatz Labandibar Arbelaitz
- Jon Mirena Landa Gorostiza
- Julia Monge Sarabia
- Itziar Salegi Urbieta
Helburuak
Jardunaldi hauek bakea eraikitzeko prozesuan sakondu nahi dute, gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarriz. Horretarako, ondoko gaien inguruko hausnarketa kolektiboa egingo da:
- Indarkeria vs Demokrazia eta Bakea Euskal Herrian. Iragana, oraina eta etorkizuna
- Emakumeak. Emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak
- Egia, Justizia, Erreparazioa eta Berriro Ez Errepikatzeko Bermea. Iragana, oraina eta etorkizuna
- Kontakizuna: Bake eta adiskidetze prozesuan dituen funtzioak. Sendaketa pertsonal eta kolektiboari laguntzen dion kontakizunaren ezaugarriak. Bakea lortzeko laguntzen duten kontakizunak. Emakumeen kontakizunen alderdi zehatzak
- Gatazkak eta Munduko Bake Prozesuak. Gatazkak izan dituzten herrietan esperientzi desberdinak ezagutu eta bere bizikidetasunaren eraikuntzari ekiteko modua aztertu. Zer ikasi dezakegu?
Metodologia
Jardunaldian 3 eratako jarduerak burutuko dira:
- hitzaldiak, galdera-erantzuneratarako tartearekin
- mahai inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
- taldekako hausnarketa, egunean zehar jasotako edukiak taldean eztabaidatu eta kontrastatzeko aukerarekin.
Horrez gain, jardunaldiek harremanei garrantzi berezia eskaini nahi diete, horretarako kafe eta bazkarirako tarteetaz baliatuz.
Nori zuzenduta
Gaian interesa duen edonori.
Historialari, antropologo, soziologo eta kazetariak interesdunen artean egotea aurre ikusten dugu.
Gazteak erakarri nahi ditugu, gazteak ezinbestekoak direlako bake prozesuan. Iragana ezagutuz, oraina interpretatu eta etorkizuna eraikitzeko.