Mugak (limiteak) eta ondorioak

Aurkezpena
Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.
"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 6. Saio monografikoa da.
Askatasuna oinarri izan nahi duen jarduera batean ezinbestekoa da ongi zehaztea muga edo limitearen kontzeptua. Bizitzak berak erakusten digu mugen presentzia, garrantzia eta berezkotasuna. Limiteek duten zentzua eta hauek jartzeko nola egiten dugun eta nondik abiatzen garen gogoeta egitea oso garrantzitsua eta ezinbestekoa da. Ekintzen ondorio eta zigorraren artean dagoen sakoneko ezberdintasuna antzematea ere izanen da saioaren helburu, ondorioen berezkotasuna azpimarratuz.
Irakasleak:
-
Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.
-
Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua.
-
Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.
Edukiak
- Bizitzaren berezko limiteak.
- Mugen zentzua.
- Ondorioak vs. Zigorra.
- Nondik, nola eta noiz jarri mugak.
- Haurraren bizipena limitearen aurrean: mina, frustrazioa, haserrea, onarpena…
- Elkarbizitzarako arauak.
Nori zuzenduta
Irakasle, hezitzaile, guraso zein gaian interesa duen orori.