Bidelagun izatea

Data: 2017ko urtarrilaren 28a (Larunbata)
Ordutegia: 9:30-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko irailaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko irailaren 26a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.

"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 4. Saio monografikoa da.

Lagun egitearen atzean dagoen oinarrizko ikuspegi pedagogikoa, egun indarrean den eskola-eredu konbentzionalaren horrekin alderatuko dugu, bien arteko ezberdintasunak zehaztu eta azpimarratuz. Haurrekiko bizipen egunerokoetan akonpainatu egin ahal izateko moduak begiratu eta landuko ditugu, bidelagun izateko autoformakuntza etengabearen garrantzia eta gakoei buruz hausnarketa eginez.

Irakasleak:

  1. Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.

  2. Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua. 

  3. Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.

Edukiak

  • Lagun egitea vs. zuzentzea.
  • Zergatik nahi dut bidelagun izan?
  • Zailtasunak. Hutsuneak. “Automatikoak”.
  • Gatazken elaborazioa.
  • Lagun egitearen onurak. Haurrarengan eta gugan.
  • Bidelagunaren formazioa: Etengabeko bilaketa.

Nori zuzenduta

Irakasle, hezitzaile, guraso zein gaian interesa duen orori.

Jakintza-arloak