Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik

Data: 2016ko uztailaren 6a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko uztailaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragin handiaren ondorioz, energiaren gaiak garrantzi handia du azken urteotan. Energia mota desberdinen artean, gehien hazten doana, besteak beste kalitate handienetakoa delako erabilpen/manipulazio aldetik, energia elektrikoa da.

Jardunaldi hauek gai hori jorratu nahi dute, Euskal Herriaren ikuspegitik bereziki. Gaur egungo egoera, proiektuak, aktoreak aztertzeaz gain, etorkizuneko aldaketak eta aukerei buruz hausnartu nahi da.

Irakasleak

Helburuak

  • Energia elektrikoak Euskal Herrian. Egoera ezagutzea: ekoizpena eta kontsumoa. Sentsibilizaziorako bideak ezagutzea.
  • Elektrizitatearen merkatua zein den ezagutzea.
  • Energia elektirkoaren ikerketaren alorrean garatzen ari diren ikasketa eta proiektuak ezagutzea.

Metodologia

Jardunaldiak bi egunetarako prestatu bazegoen ere, egun bakarrera karri dugu, edukiei ikuspegi dinamikoagoa emanez.

Hitzaldiez gain garrantzi berezia izango dute kafe orduetan ESTIAn zehar antolatutako bisita gidatuek. Aukera ezin hobea izango da Ingenieritza Eskola honetan martxan dauden proiektuak ezagutzeko.

Nori zuzenduta

  • Energia elektrikoari lotutako ezagutza-eremuetan ari diren profesionalei.
  • Energiaren kontsumoan arduratuta dauden herritarrei.
  • Ingurugiroaren arloko profesionalei.
  • Ingenieritzako ikasleei.

Jakintza-arloak