Matematikari Euskaldunen II. Topaketak.

Data: 2016ko uztailaren 1a (Ostirala)
Ordutegia: 9:30-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko ekainaren 19a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurten II.a egitea pentsatu dugu. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. II. Topaketako helburua da elkarren berri izatea eta esperientziak partekatzea.

Ikusi hemen Elisabete Alberdik eta Naiara Arrizabalagak Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulua: Matematikari euskaldunen bigarren topaketa.

Irakasleak

Helburuak

Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko helburuaz dator bigarren topaketa.

Metodologia

Hitzaldi nagusi bat, komunikazio saioak eta papiroflexia tailerrak osatuko dute jardunaldia.

Nori zuzenduta

Matematikak atsegin dituen orori, Matematiken Gradua ikasten daudenei edo ikasitakoei, Matematikekin zerikusia duen master edo tesia egiten daudenei edo egin dutenei.

Jakintza-arloak