Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen. Subjektu feminista baten norabidean.

Hasiera - Bukaera data: 2016ko uztailaren 14a - 2016ko uztailaren 15a (Osteguna eta ostirala.)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko uztailaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Euskal Gatazkaren inguruko diskurtsoak ugariak dira azken aldian, Gatazka amaitu gabe dagoen momentu honetan, konponbideaz, bakeaz, normalizazioaz hitz egiten da: politikan, unibertsitatean eta baita kalean ere. Guk ere ekarpena egin nahi dugu bide honetan, gatazkaren eta gatazken inguruko hausnarketak bultzatuz. Kartzelari begirada berri bat emanez, gertatutakoaren errelato feminista egin nahian.

Antolatzaileak:

  • Ohiana Barrios – Jaiki Hadi-ko partaidea, Psikologoa
  • Oier Azkarraga – Herri Mugimenduko kidea, Gizarte Psikologoa @betihesean

 

Hemen jaso dira ikastaroko hitzaldiak eta talde-hausnarketak:

  • Oihana Etxebarrieta eta Arantza Santesteban - bideoa
  • Oier Azkarraga - bideoa
  • Leire Barberena - bideoa
  • Mari Luz Esteban - bideoa

Ikusi ikastaroaren laburpen bideoa: Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Gatazka eta Kartzelaren inguruko hausnarketa kolektiboa egitea.
  • Gatazkan parte hartu duten gorputzen inguruko hausnarketa egitea.
  • Subjektu feminista baten inguruko hausnarketa egitea.

Edukiak

  • Kartzela, presoen eta senideen inguruko hausnarketa.
  • Gatazkaren inguruko hausnarketa feminista.

Metodologia

Gatazkaren baitan egon diren errealitate ezberdinetatik abiatuta, hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi da.

Nori zuzenduta

Gatazka bizi, pairatu duen pertsona oro, Euskal Herritar oro, Konponbidearen norabideaz hausnartu nahi duen oro.

Jakintza-arloak