Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora.

Hasiera - Bukaera data: 2016ko uztailaren 11 - 2016ko uztailaren 13a (Astelehenetik asteazkenera)
Ordutegia: 9:00-17:00 eta asteazkenean 9:00-15:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 18
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko uztailaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honek sendabelarren erabilera tradizionala izango du abiapuntu. Izan ere, azken hamarkadetan Euskal Herrian burutu diren etnobotanika eta etnografia ikerketa ezberdinek, gure herri-medikuntzan garrantzia duten sendabelarrei buruzko informazioa ugaritu izan dute.

Horren ildotik, jakituria tradizional horretatik abiatuz, gure inguruko baso eta baserri eremuetan ohikoak diren sendabelarrak identifikatzen ikasiko dugu. Horrez gain, landareak modu egokian aplikatu ahal izateko beharrezkoak ditugun infusio, ukendu, enplastu edota kremak egiten ikasiko dugu, baita sendabelar bakoitzaren erabilerarekin zerikusia daukaten beste ezagupen batzuk ere geureganatuko ditugularik.

Guzti horrekin batera, ikastaroan zehar osasungintzari buruzko hausnarketa orokorra landuko dugu. Besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: medikuntza sistema ezberdinen arteko (herri-medikuntza, medikuntza alternatiboak, medikuntza ofiziala) ezberdintasunak eta gatazkak; plazeboa, magia eta erritualen inguruko eztabaida eta guzti horri buruz, ikuspegi zientifikoak ematen digun irakurketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Gure inguruan arruntenak diren sendabelarrak identifikatzen ikasi eta horiek modu egokian erabili ahal izateko beharrezkoa den jakituria geureganatu. Euskal Herriko etnobotanikari buruzko, hau da, tradizioz erabiltzen diren landareei buruzko nozio orokorrak barneratu.
  • Hartutako sendabelarrak manipulatzen ikasi ukenduak, infusioak etab. egiteko.
  • Osasungintzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruko eztabaida sustatu.
  • Zientziak arlo honetan izan duen ekarpenaren inguruan hausnartu.

Edukiak

  • Mendi irteeretan ikusten denaren araberako azalpenak emango dira.
  • Hirugarren egunean, sendabelarren erabilerak aplikatzeko, ukenduak, infusioak eta enplastoak egingo dira.
  • Amaitzeko, ikasitakoaren hausnarketa eta gogoeta egingo da.

Metodologia

Ikastaroa bi zatitan banatuko da.

Alde batetik, bi mendi-irteera egingo dira, bata kantauriar isurialdera eta beste mediterranear isurialderi dagokion inguru batera, Hego Euskal Herrian. Irteera hauetan landareak bertatik bertara ikusi, identifikatzen ikasi eta espezie bakoitzari buruzko informazio etnobotanikoa jasoko dugu.

Beste alde batetik, hirugarren egunean ikasgelan egongo gara. Egun osoan zehar, sendabelarrak prestatzeko hainbat errezeta (enplastu, ukendu, infusio...) landuko ditugu, eta aldi berean, irteeretan ikasitako kontzeptu ezberdinen errepasoa egingo da. Ikasle bakoitzari egindako errezeten apunteak banatuko zaizkie.

Nori zuzenduta

Sendabelarretan interesa duen pertsona orori zuzendutako ikastaroa da, hau da, euren funtzioa zein den ikasi, nola maneiatzen diren ikasi edota gai zehatz honi buruzko bere ezagutza-maila handitu nahi duenarentzat.

Bi mendi irteera daudenez, forma fisiko minimoa edukitzea ere gomendatzen dugu. Gomendagarria da baita ere ikasleek botanikari buruzko ezagutza minimoa edukitzea.

Jakintza-arloak