IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak.

Hasiera - Bukaera data: 2016ko uztailaren 8a - 2016ko uztailaren 9a (Ostirala eta larunbata)
Ordutegia: ostirala 16:00-20:00 eta larunbata 10:00-19:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko uztailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Egun askotan izaten ditugu aipagai IKT edo Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak. Sarri modako akronimoaren atzean aurkitzen diren erronka, aukera eta mugak gureak eta oraingoak ez diren perspektibetatik aztertzen dira, edo errazkerien atzean ezkutatuta gelditzen zaizkigu.

Zer nolako eraldaketak ekarri dituzte Internetek eta Internetekin lotutako teknologia, praktika eta diskurtsoek Euskal Herriko errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletara? Ze ondorio dituzte praktika eta marko berri hauek errealitatearen ikerketa eta ezagutzari eta herri eta gizarte mugimenduen ekintzari dagokionez?

Gure Esku Dago, Hekimen eta .EUS Fundazioarekin batera IKTek Euskal Herri garaikidean zabaltzen dituzten ekintza eta jakintza lerroak elkarrekin esploratuko ditugu. Ikastaroari amaiera Bilboko Kafe Antzokian emango diogu, “Gau Digitala” deituriko jaian.

ikusi hemen ikastaroaren storify-a: IKTak Euskal Herrian

 

 

Dinamizazio eta probokazio lanetan berriz Errota Digitala elkarteko eta Talaios kooperatibako lagunak arituko gara.

 

Ikastaro hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • XXI. Mende hasierako Euskal Herritik Informazio eta Komunikazioaren Teknologien eraldaketaren inguruko hausnarketa sustatzea.
  • IKTen inguruko tresna eta baliabideak elkarlanerako marko bat osatzeko partekatzea
  • Hausnarketa komun bat ahalbidetzea esperientzia ezberdinetatik abiatuta.

Edukiak

Bloke komuna:

  • Komunikazioa, Informazioa, Teknologia. Kokapena.
  • Lanerako tresnak. Panorama orokorra.
  • Kasu gonbidatuak: ikerketa eta ekintzarako eszenatoki berriak

 

Hiru lan talde (parte hartzaileak erabakiko du non parte hartu):

  • Ezagutza eta neurketa modu berriak
  • Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain
  • Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak

Metodologia

Thinking by doing (eginez pentsatu) eta learning by doing (eginez ikasi) metodologia erabiliko dugu praktika kolaboratiboaren bidez errealitatearen inguruan hausnartu eta berau eraldatzeko.

Hiru Kasu Gonbidatuek “Ezagutza eta neurketa modu berriak”, “Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain” eta “Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak” ardatzak lantzeko oinarri posibleak eskainiko dituzte, parte-hartzaile bakoitzak bere intereseko esparruak landu ahal izango dituelarik horretarako osatuko diren hiru taldeetan.

Nori zuzenduta

Gizarte eta herri mugimenduetako kideak (euskalgintza, herrigintza, gizartegintza, kulturgintza, udalgintza, sindikalgintza….)

Informazio eta Komunikazioaren Teknologien inguruan ezinegona duen pertsona oro.

Jakintza-arloak