901 Arreta falta eta hiperaktibitatea duten ikasleei erantzuna eskola inklusiboan

Aurkezpena
Matrikulazio epea: 2016ko maiatzaren 10etik 27ra arte.
Bada gaur egun ikasgeletan nahiko presentzia altua duen gaitz bat, askotan irakasleak zelan jokatu jakin gabe harrapatzen gaituena. Ikerketek diotenez, irakasleen ezagutza maila altua da AFNHren sintomatologiaren inguruan, baina nahiko urria nahasmendu horren aurrean jokabide eta neurri egokiak aplikatzeko orduan.
Ikastaro honek hutsune hori bete nahi du, AFNH duten ume eta gazteekin, eta kasu gehienetan gela osoarekin, erabil daitezkeen irizpide, teknika eta estrategiak irakasleen eskura jarriz.
Irakasleak
Helburuak
- AFNH-ren izaera ezagutu, ondo informatutako proposamen eta neurriak planteatu ahal izateko.
- AFNH duten ikasleekin sortzen diren egoera konkretuetan nola jokatu jakiteaz gain, beraien egoera orokorra hobetzeko estrategiak garatzea, eta gelako giroa hobetzeko ere bideak jorratzea.
- Beste profesionalekin (osasuna, ongizate...) eta familiekin elkarlanean aritzeko tresnak ezagutzea.
- Esku hartzeko aplikazio praktikoen eredu berriak ezagutzea eta norbere zentrorako proiektua egitea.
Edukiak
AFNH-ren kontzeptualizazioa:
• Izaera, motak, jatorria eta ezaugarriak.
• AFHNari lotutako nahasteak eta nola bereizi.
• AFHN adin desberdinetan: haurtzarotik heldutasunera, nerabezarotik igarota
Irakaslearen sentsibilizazioa:
• AFNHren eragina arlo kognitiboan: nahia eta ahalmena: zer espero dezakegun eta zer ez. Funtzio exekutiboetan duen eragina nola lagundu.
• AFNHren eragina arlo emozionalean, ikaslearentzat eta irakasleontzat.
• Abiapuntu positibo baten garrantzia. Collaborative Problem Solving.
• Detekzioa vs diagnostikoa: zer dagokigun eta zer ez.
AFNHan esku-hartzea:
• Gaiaren inguruan dauden ikuspuntu desberdinak ezagutu
• Ikasgela barrurako estrategiak:
Jarrerak eta harremanak bideratzeko:
- Autoritate edo diziplina positiboaren kudeaketa
- Komunikazio asertiboa eta enpatikoa (komunikazio ez bortitza)
- Motibazioa eta autoestimua: ariketa praktikoak
- Arreta handitu eta oldarkortasuna jaitsi: Mindfulnessa ikasgelan
- Jarrera lantzeko estrategiak: jarrera berriak bultzatzeko, zaharrak murrizteko eta egokiak egonkortzeko teknikak.
- AFNH duten ikasleekin banaka lantzeko beste estrategia batzuk: auto jarraibideak, HUG programa
Arlo akademikoan laguntzeko:
- Ikasgelaren antolakuntza fisikoa
- Zailtasunak ikaskuntzan eta horiek hobetzeko estrategiak:
- Hausnarketa orokorrak: zelan eskaini tokia gelan ikasteko era guztiei (ikustezkoa, entzunezkoa eta kinestesikoa)
- Materialak eta planifikazioa: AFNH duten ikasleentzat moldaketak
- Ebaluaziorako aholkuak
- Metodologia parte-hartzaileen eta inklusiboen onurak eta beharra
- Gela barruko giroa hobetzeko beste bide batzuk: zarata auditiboa, bisuala eta mentala jaistea.
• Eredu kolaboratzailea eta profesionalen arteko elkarlana: bakoitzaren eskuduntzak eta koordinazio bideak
• Familiekin harremanak: bakoitzaren eskuduntzak eta koordinazio bideak
Metodologia
Moodle plataformaren bitartez bideratuko da. Bertan, astero, irakasleak gai bati buruzko informazioa eskainiko du, gaiaren inguruko ikuspuntu teorikoak izan zein gelan aplikatzeko estrategiak izan (3h). Ikasleari irakurri, ikusi edo entzundakoaren gainean hausnarketa edo ekarpen bat egiteko eskatuko zaio astero (1h).
Nori zuzenduta
Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak, Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak, Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako, Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak, Berritzegune kideak, HPBko aholkulariak Bgtan, Irakasleak orokorrean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo P. Terapeutikoak, Kontzerbatorio eta Musika Eskolak irakasleak