Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak

Hasiera - Bukaera data: 2015ko azaroaren 7a - 2015ko azaroaren 14a (larunbatak)
Ordutegia: 9:30-13:30/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko irailaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko azaroaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa larunbatetan da: azaroaren 7an eta 14an.

Arreta gogoaren muskulua dela dio Daniel Goleman-ek, Hezkuntza Emozionala ezagutzera eman zuen autoreak. Gaur egun arreta mantentzea gero eta zailago bihurtzen ari den zerbait da teknologia berrien erabileraren ondorio moduan.

Arreta, ordenagailuan erabiltzen dugun “sagua” balitz bezala uler dezakegu. Guk “sagu"aren kontrola daukagunean, noranahi mugi gaitezke pantailan zehar. Aukera egin dezakegu zer ikusi nahi dugun edo nora jo ordenagailuaren baitan. Arreta antzeko zerbait da. Gure arreta lantzea giltza bat da hainbat ate irekitzeko: norberaren barne-kontrola, besteekiko enpatia eta bizitzaren konplexutasunean barneratzeko.

Gorputza eta arnasa hartuko ditugu ardatz nagusitzat pertzepzioa lantzeko: barne- eta kanpo-munduaren arteko zubia eratzeko. Zentzumenak modu kontzientean erabiltzen ditugunean, epaietatik eta aurreiritzietatik aske, norberaren emozio, pentsamendu eta gorputza kudeatzeko gaitasuna hobetzen da.

Irakasleak

Helburuak

  • Arreta, kontzentrazioa eta orainean bizitzeko gaitasuna lantzea.
  • Norberaren izatearen mailak: gorputz, gogo, emozio eta egitearen arteko harremana kudeatzea.
  • Zentzumenak landu eta trebatzea norberaren pertzepzioaren jabe izateko.
  • Barne-lekukoa indartu eta lantzea.

Edukiak

Tailer honetan gorputzean eta arnasan oinarritzen diren ariketa sortzaileak eta praktikoak erabiliko ditugu arreta garatzeko: gorputz kontzientzia, arnasa eta 5 zentzumenak oinarri bezala dituzten zenbait jolas eta praktika egingo dira, haurrentzat nahiz helduentzat aproposak direnak, arreta eta kontzentrazioa lantzeko.

Gogo, emozio eta gorputzaren arteko harremana ulertzeko aukera emango digute ariketa hauek.

Metodologia

Praktika teoriarekin tartekatuko dugu; gaur egun arretaren inguruan egindako azken ikerketak ezagutzera emanez; bizitako bizipenei oinarri teoriko bat eskaintzeko.

Nori zuzenduta

Norberaren arreta landu nahi duen orori, baita, haurrekin edo gazteekin lan egiten duten horiei; beren lanean arreta piztea eta mantentzea beharrezko dutenei.

Jakintza-arloak