Euskal Mitologia: kultura ondarea

Aurkezpena
Ikastaroa bete egin da. Interesa izanez gero, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen ordainketa.
Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 21ean, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 25ean, bigarrena. Ikasgelako saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Euskal mitologia euskal kultura ondarea da, ondare immateriala hain zuzen.
Ikastaro honen xedea honako hau da: alde batetik, euskal mitologiaren pertsonaiak eta haien arteko harremanak eta antolamendua ezagutzea, osotasuneko ikuspuntua eskainiz; eta bestetik, euskal ipuin mitologikoen balio sinbolikoa (mitoena, hain zuzen) jorratzea, mito eta mitologiaren koherentzia landuz.
Aitzinako erlijioa eta lehenagoko mundua irudikatu eta berarekin harremanetan sartzeko ikuspegi ezberdina ezagutuko dugu, gure arbasoen mundura hurbilduz.
Irakasleak
Helburuak
- Mito eta mitologiaren koherentzia aztertzea.
- Pertsonaiak, jeinuak eta haien arteko harremanak ezagutzea.
- Balio sinbolikoa jorratzea.
- Oinarrizko mitoak antzematea.
Edukiak
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
- Mitoak, mitoen ezaugarriak.
- Mitologia, euskal mitologia.
- Animismoa eta panteismoa.
- Sinbologia.
- Euskal ipuin mitologikoak.
- Ipuinak eta kulturaren transmisioa.
- Emakumeen presentzia (matriarkatua, matrialismoa, matristika).
EUSKAL MITOLOGIAREN GARAPENA: HASIERA
- Euskal mitologiaren antolamendua: maila fisikoa eta kontzeptuala.
- Euskal kosmogonia.
- Gernikako arbola.
- Aideko versus Berezko.
- Gaueko eta Gauargi.
MAILA KONTZEPTUALA: MARI ETA HAREN GORTEA
- Mari: biziaren eta heriotzaren jainkotasun gorena.
- Mariren aginduak eta sari/zigorrak.
- Baiezkoa eta ezezkoa.
- Bi seme: Mikelats eta Atarrabi.
- Artasuna: Maju-Sugaar versus Herensuge.
- Mariren munduaren amaiera.
MITOLOGIATIK HARATAGO: KULTURA
- Mariren koloreak.
- Eguneko eta gaueko erregimenak.
- Sorginak, magia.
- Indar eta Adur.
- Makrokosmosa eta mikrokosmosa: etxea.
- Hutsaren bila, Oteiza.
- Unibertsaltasuna.
NUMEN GEHIAGO: pertsonaien eta jeinuen inguruko lana
- Horretarako eskainitako eta norberak aurkitutako informazioarekin, ikasle bakoitzak pertsonaia, jeinu edo sinbolo baten inguruko lana prestatuko du ikaskideei aurkezteko. Adibidez: Olentzero, Lamiak, Basajaun-Basandereak, Galtzagorriak, Tartalo, Izaki doneak, Lauburua, Herensugea, Behigorri... eta abar.
Metodologia
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.
Hasteko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Ondoren ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, bost astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu lana elkarbanatzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.
Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Nori zuzenduta
Orokorki kultura ondarean eta bereziki euskal mitologian interesa duen orori.