Hondakinen kudeaketa eta tratamendua. Proiektuak.

Aurkezpena
Azken 4 urtetako esperientziak jarraituz, Udako Ikastaroetan Hondakinen inguruko mintegia antolatu dugu.
Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da. Izan ere, IHOBEK egindako inbentario baten arabera 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek. Azkeneko datu ofizialek diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, eta Nafarroan 409.000 tona.
Baina gaia bere lekuan ipinteko, 2012ko munduko erradiografia eskaini beharko genuke, eboluzio garaikidea nolabait esatearren; datu megamakroskopikoetan oinarrituta, hots, hazkunde esponentzialak (biztanleria, energia, zaborra, plastikoak, lehengai ez organikoak, metalak, ….) ezagutzera eman behar dugu. Aldaketa guzti guztietan hondakinak sortzen direnez, honi buruzko ideia orokor batzuk plazaratu beharko dira. Zer dira hondakinak ? Zelan aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi?
Galdera horiei erantzuteko antolatu genuen graduondokoa orain dela 4 urte. Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren bukaerako proiektuak aurkeztuko dira, ikuspegi anitza eta berritzaile eskainiz.
Irakasleak
- Haizea Agirre Barrena
- Mikel Anakabe Zubimendi
- Sabas Bedialauneta Gomez
- Arkaitz Bolunburu Landa
- Ane Egino Laborda
- Ainhoa Gaston Caminos
- Uxue Gonzalez Mendizabal
- Itziar Iglesias Calleja
- Olaya Mendoza Saez de Dallo
- Fernando Mijangos Ugarte
- Aitor Narbaiza Amasorrain
- Amaia Ozaeta Mendikute
- Juan zubiaurre Acha
Helburuak
- Hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
- Hondakin kudeaketa eta tratamenduak azterketa eta irizpide akademikoen zabalkundea burutzea
Metodologia
BI jarduera mota proposatzen dira mintegiaren egunerako:
- Hitzaldiak.
- Poriektuen aurkezpena
Nori zuzenduta
Hondakinen kudeaketa eta tratamenduan sakontzeko asmoa dutenei.