058 Matematika eskuekin eta baliabideekin LHn

Hasiera - Bukaera data: 2016ko urtarrilaren 13a - 2016ko otsailaren 24a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:30-19:30
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2015eko irailaren 7tik 25era arte.

Bizi duguna, barneratzen dugu. Matematikak bizi behar ditugu. Bizipen horiek ikasgai bihurtuz. Horretarako, sortu behar diren aktibitateak berain bizitzarekin lotutakoak izan behar dute eta gustukoak gainera. Hitz batean Jolasa.

Ikastaro hau, matematika, oraindik biziagoa eta erabilgarriagoa izateko sortuta dago. Helburu garrantzitsuena neska

mutilen interesa sustatzea da, interes hori mantentzea eta matematika ikasteko bidean bultzakada bat ematea.

Aurrez aurreko saioa urtarrilak 13

Irakasleak

Helburuak

  • Gaurkotze metodologikoa: Eguneroko bizitzak, inguruko errealitateak, kulturak... haurrengan sortzen duen jakin mina eta eskaintzen dizkigun aukerak manipulatiboak gure jardueran txertatzea.
  • Irakasleon trebakuntza didaktikoa: Material manipulagarri ugari ezagutuz eta erabilpenean trebatuz, material horien garrantzian eta ahalmenetan sakondu, Lehen Hezkuntzan matematika saio dinamiko eta parte hartzaileak sustatzeko.
  • Jardunean gozatzea: Jakin mina piztea eta matematikarekiko zaletasuna ereitea helburu eta bide horretan aurreratzeko nahitanahiezkoa da irakasleok ere eginez eta eraikiz gozatzea.
  • Problemen emaitza bilatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Kalkulo mentala: Bisualizazioan oinarrituz.
  • Logika lantzea.

 

 

Edukiak

 

  • Matematika konpetentzia garatzeko eta arloarekiko zaletasuna sustatzeko aproposak diren zenbait material ludiko eta manipulagarriak, fisikoak eta birtualak, ezagutu eta euren erabilpenean trebatu.
  • Zenbakiak eta kalkulua lantzeko abako japoniarraren laguntzaz baliatu, bide batez kalkulo mentala indartuz.
  • Ebazteko dauden algoritmo desberdinak esagutu: “algoritmo basado en numeros”.
  • Geometriaren edertasuna ezagutu: Bizi, arrazoitu eta azkenik irudikatu.
  • Inguratzen gaituen geometria ikusten hasi, gauzen zergatiak ikertu eta artearen atariraino joan.
  • Jolasen indarra eta erakargarritasuna, buruhausteen neke grinatsua, zoriaren zoroa: dadoak, soma, laberintoak, sokak, rubik, tantrix, pentaminoak,… esku artean izan.
  • Logika: Erlazioak topatzea( bikoteka jarri, sailkatu, ordenatu), ezaugarriak definitu eta aztertu, eragiketak edo ezaugarri aldaketak landu, material logiko egituratua ( bloke logikoak, arrain logikoak....) lantzeko ideia batzuk.
  • Manipulatuz eta pentsatuz problemak ebatzi, matematika konpetentziaren garapena bultzatzeko.

 

 

 

Metodologia

Ikastaroa on line denez, materiala ondo ikusteko bideotutorialak egongo dira. Bideo horietan, material desberdinak praktikan nola jarri azalduko dugu eta horretaz gain apunte desbedinak emango ditugu.

Nori zuzenduta

Lehen Hezkuntza irakasleak, H.H. Lehen Hezkuntza Matematika

Jakintza-arloak