119 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena LH
Hasiera - Bukaera data: 2009ko azaroaren 17a - 2009ko abenduaren 15a (Astean zehar)
Tokia: Gasteiz - Mendizabala LHII
Ordutegia: 17:30-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2009ko ekainaren 24a
Matrikula-epearen bukaera: 2009ko irailaren 15a

Irakasleak
Helburuak
Ikasten ikasteko konpetentzia garatzeko estrategiak ezagutu eta aztertu.
Edukiak
- Zorroztasun sentsorialeko teknikak.
- Lasaitasun psikofisikoaren bidezko kontrol mentala eta arreta mantentzeko kontzentrazio eraginkorra.
- Ideia-asoziazio eta irudi mentalekiko ikasbideak.
- Testuen ulermena, ideien diagramazioa eta funtsezko hitzen bitartez egindako sintesia.
- Kontzeptuen mapak.
- Ahanzturaren okerrunea gainditzeko errepikapen eraginkorrari buruzko ikasbideak.
Metodologia
- Taldeak eratuz garatuko da, banan banako jarraipena eginaz.
- Teoria praktikarekin txandakatu eta bat egingo da, horretara ikasleek metodoak ezagutzetik harantzago, metodo horiek barneratu eta automatizatu ditzaten.
- Ikastaroaren lehen unean hasiera-galdesorta bat egingo da, horretara irakasleak zein ikasleek hasierako maila ezagun izan dezaten.
- Ikastaroaren amaieran azken galdesorta egingo da, irakasleak eta ikasleak ere metodo berriak norberaganatzearen ondorioz sorrarazitako bilakaera ezagutu eta ikusi dezaten.
Nori zuzenduta
Lehen Hezkuntzan lan egiten duten irakasleei