Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen I. Bilkura. Lankidetza ardatz, euskara bitarteko, herritarra helburu

Data: 2015ko uztailaren 1a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 4.3
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko ekainaren 26a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Informazioa eta dokumentazioa kudeatzen dugun profesionalon sektoreak (liburuzainak, artxibozainak eta dokumentalistak) ez du egitura sendorik, sakabanatuta eta atomizatuta dago; ondorioz, behar handia dago alor honek bizi duen egoeraren diagnostikoa egin eta etorkizuneko lankidetza eta elkarlanerako aukeren inguruan hausnartu eta proposamenak jasotzeko. Garrantzi handikoa da, beraz, sektore osoko profesionalak elkartzea ahalik eta iritzi gehien bildu eta ahalik eta adostasunik handienarekin etorkizuneko lankidetza-aukerak diseinatzeko. Euskara izango da lankidetza honen onuradun garbi bat.

Jardunaldi hau ALDEE eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Eskuratu hemen jardunaldiaren eskuorria eta egitaraua.

Irakasleak

Helburuak

  • Informazioaren eta dokumentazioaren kudeatzaileak elkartzea bilkura baten inguruan.
  • Arlo profesionalaren diagnostiko orokorra egitea: aukerak, mehatxuak, indarguneak, ahulguneak.
  • Etorkizuneko elkarlaneko aukerei buruz hausnartu eta proposamenak jasotzea.

Metodologia

Batetik, gure sektoretik kanpo dagoen pertsona batek, kasu honetan, Patxi Zubizarreta idazleak, bere ikuspegia azalduko digu gure lanbideaz eta gure profesioaren inguruan duen iritziaz.

Bestetik, bi mahai-inguru zabal antolatu nahi izan ditugu, parte-hartzaile bakoitzak modu eskematiko eta sintetikoan bere ikuspegia eman dezan, lehen mahai-inguruan, egoeraren diagnostikoa eginez eta, bigarrenean, etorkizuneko elkarlanerako aukerak aipatuz.

Bukatzeko, dinamizatzailearen egitekoa izango da, batetik, mahai-inguruetako parte-hartzaileek duten denbora mugatua errespeta dezaten eta, bestetik, entzuleen parte-hartzea sustatu, beraien iritziak eman ditzaten..

Nori zuzenduta

Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...

Jakintza-arloak