Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz.

Data: 2015ko ekainaren 6a (Larunbata)
Ordutegia: 9:30-13:30/15:00-18:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko ekainaren 4a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikusi hemen jardunaldian grabatutako bideo-kronika.

Geopolitikaren ikuspegitik azken urteetan ematen ari den aldaketa izugarria da. AEB-en hegemonia kolokan dago aspaldi eta hau ez galtzearren egindako esku-hartzeak ondorio latzak izan ditu: Estatu Islamikoa edo Altxamendu faxista Ukrainian besteak beste.

Gaur egungo munduaren funtzionamenduari so, kontzeptu jakin batzuk lantzea dugu nahia, inperialismoa bereziki eta kapitalismo neoliberala besteak beste. Hau guztia oinarri, munduan ematen diren gatazka eta prozesu ezberdinak ulertzeko gakoak landu nahi ditugu. Kontinenteka, Europan emandako “koloreetako iraultzak” deritzotenak, Ukainiari bereziki erreparatuz. Amerika Latinako prozesu bolivartarra zein Jatorrizko Herrien ahalduntzea; arreta berezia gobernu postneoliberaletan eta ALBA-TCP moduko integrazio prozesuetan ipiniz. Azkenik Mundu Arabiarra eta Palestinaren garrantzia, “udaberri arabiarraren” ondorioen azterketa eginez.

Jardunaldi hau UEUk eta Askapena taldeak elkarlanean antolatu dute.

Eskuratu hemen jardunaldiko eskuorria.

Ikusi hemen Unai Vazquezi egindako elkarrizketa eta bideoa.

Irakasleak

Helburuak

  • Atzoko eta gaurko inperialismoaren helburu eta tresnen hausnarketa egitea.
  • Geopolitikaren ikuspegitik, gaur egungo prozesu zein gatazka nagusien oinarri edo gakoak ulertzea.
  • Munduko nazioarteko harreman eta idar metaketen koiuntura aztertzea.

Edukiak

  • Inperialismoa kontzeptu gisa. Inperialismoak, Mendebaldekoa orokorean eta AEB-koa partikularki, atzo eta gaur erabiltzen dituen tresnak: ejerzitoa, Estatu Kolpeak, NATO, TTIP...
  • Latinoamerika: ALCAren kontrako borrokatik hasita, azken hamarkada(ta)n eman diren iraultza “demokratiko”-etaraino. Proiektu ezberdien arteko talka eta sinergiak (ALBA / Mercosur / Alianza del Pacífico). Jatorrizko herrien borrokak eta ahalduntzeak. “Extractivismo” edo erauzitasun eredua sortutako talkak gobernu eta gizarte mugimenduen artean.
  • Mundu Arabiarrra: kontzeptu basikoak (Arabiarra / Musulmana / Islamista / Yihadista / ...). Uztezko “arabiar udaberria”, ondorioak eta gaurkotasuna. Palestinaren gatazka ulertzeko gakoak.
  • Europa: dependentzia eta inperial harremanak. Historiari begirada: kapitalismo zentraleko herrialdeak edota inperialak, inperiopeko herrialdeak edota ekonomikoki periferikoak, nazioarik gabeko estatuak. Gerra hotza eta bere amaierari begirada bat: NATO, Europar Batasunaren jaiotza eta ekialdeko blokea. SESB eta Jugoslaviaren desagertzea. Eta bereziki: Egungo egoera ekialde-mendebalde arteko harremanak (hego-ipar harreman klasikoen antza handia dutenak), inperialismo berria (?), gerra hotz berria(?). Galdera hauen bueltan Europar Batasuna azalduko da, koloretako iraultzak, Ukraina eta estaturik gabeko herrialdeen inguruko begirada.

Metodologia

Orokorrean klase magistralak izango da oinarria, power point, irudi zein bideokin lagunduta adibide gisa. Hala ere, tarteka, beste motako dinamika parte hartzaileak egingo dira idei nagusiak barneratze aldera. Horretaz gain, aurkezpen guztietan tarte bat utziko da galderak egiteko edo eztabaida burutzeko.

Nori zuzenduta

Mundua, nazioarteko harreman eta sistema kapitalista patriarkal-neoliberal honen funtzionamenduan interesa duen edonorrentzat. Ez dago adituei zuzenduta eta gaiak oinarritik landuko dira, gakoei erreparatuz. Hizlarien artean, adituak zein arituak ditugu, alegia irakasleak zein militante internazionalistak.

Jakintza-arloak