Arte bizietan hezkuntza proiektuak diseinatzen.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko uztailaren 9a - 2015ko uztailaren 10a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-12:00/14:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 11
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko uztailaren 1a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Nola lotu praktika eszenikoak hezkuntza arloarekin? Zer ikaste prozesuak bideratu daitezke arte/hezkuntza eragile bakoitzaren lanean oinarrituz? Nola hurbildu sorkuntza eszenikoak hezkuntzaren esparrura?

Arte bizien eta hezkuntzaren inguruko eragile desberdinek detektatu dituzten beharrei lotuta dauden galdera hauek izango dira ikastaro honen ardatz. Honela, ikastaro honetan, hezkuntza proiektuak diseinatuko ditugu, norberaren (sortzaile, kultur kudeatzaile, hezitzaile, etab.) ikuspuntu eta egoeratik abiatuz. Jarduera hau aurrera eramateko, erabilgarriak izango diren hainbat baliabide pedagogiko ezagutuko ditugu modu teoriko-praktiko batean.

Ikastaro hau Donostia 2016-Hazitegiak programaren proposamena da eta ADDEren (Euskal Herriko Dantza Elkartea) kolaborazioa jasotzen du.

Irakasleak

Helburuak

  • Hezkuntza eta mediazio proiektuak diseinatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzea.
  • Norberaren ideiak, asmoak edota proiektu pedagokikoak lantzeko testuingurua eta tresnak eskeintzea.
  • Arte eszenikoen inguruan dauden sortzaile, kudeatzaile, eta hezitzaileen arteko harremanak bultzatzea.

Edukiak

  • Arte-hezkuntza kokatzea, estrategiak eta baliabideak.
  • Mediazio proiektuan parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko erlazioen eta izaeren identifikazioa.
  • Parte hartzaileen (hezkuntza) proiektu edo proposamenetan oinarritutako prototipoak sortu.

Metodologia

Laborategi gisa planteatzen da ikastaroa, teoria eta praktika uztartuz.

Alde batetik, dinamizatzaileek proposatzen dituzten edukiak ipiniko dira, eta bestetik partaide bakoitzaren errealitatetik hasita erabilgarriak egingo zaizkien materialak eraikiko dira.

Saioen garapena:

  • Lehenego egunean, partaide bakoitzaren ideien, asmoen edota proiektuen inguruan hausnartzeko dinamikak planteatuko dira. Baita ere arte-mediazioaren testuingurua azalduko da, estrategiak, metodologiak, erreferenteak, etb.
  • Bigarren egunean, proiektuen mapak eraikiko ditugu, jokoan dauden elementuak eta haien arteko erlazioak kontuan hartuko direlarik, eta mediazio proiektuak martxan jartzeko baliabideak eskeiniko dira.

Nori zuzenduta

Arte bizien (dantza/performance/antzerkia...) inguruko sortzaileak. Hezkuntzako eragileak (formala eta ez formala). Kultur eragile desberdinak.

Jakintza-arloak