Zuk zeuk eraiki: autoeraikuntza ikastaroa.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko uztailaren 1a - 2015ko uztailaren 3a (Asteazkena-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 21
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko ekainaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Eraikuntza sektoreak pertsonen oinarrizko aterpe eta espazio beharrak modu jasangarrian (ekologikoki, sozialki, zein ekonomikoki) asetzeko gabeziak ditu. Ikastaro honen xedea behar hauek asetzeko beste bide bat azaleraztea da: bioeraikuntza irizpideen araberako autoeraikuntza.

Hasteko, modu teorikoan eta begirada ezberdinetatik, autoeraikuntzak eskaintzen duen potentzialtasunaz eta aurkitzen dituen oztopoez jardungo da: araudiak, eraikuntza teknikak, kosteak, proiektuak, baimenak, obra prozesuak, autoeraikitzailearen ezintasunak… Ondoren, Euskal Herriko autoeraikuntza esperientzia ezberdin eta askotarikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaroa borobiltzeko, egun osoko jarduera praktiko batez, ikasleak autoeraikitzaile bihurtuko dira. Material natural ezberdinez eta bioeraikuntza teknika ezberdinak praktikan jarriz estalki elementu bat eraikiko da taldean.

Ikastaro teoriko eta praktiko honen bidez autoeraikuntza proiektu bat garatzeko baliabideak jasoko ditu ikasleak: lastozko etxetxo bat eraikiko da, Nebraska sistema erabiliz (autoportantea), non eraikuntzaren fase ezberdinak ezagutzeko aukera egongo den. Erabiliko diren materialak lastoa, egurra, buztina, harea, etab izango dira. Teilatuko egitura, leihoak eta atea jarriko dira, hauek ere bait dira eraikuntzan ezagutu beharreko parte garrantzitsuak. Autoeraikuntzaren munduan sartzeko lehengo pausu bat izango da bakoitzaren trebeziari bultzada bat emonez, materialak eta tresnak landuz.

Irakasleak

Helburuak

  • Eraikuntza sektoreak oinarrizko beharrak modu jasangarrian asetzeko dituen gabeziei alternatiba bat
  • Autoeraikuntzaren potentzialtasun eta oztopoak ezagutarazi, eta Euskal Herriko adibideak ezagutu.
  • Ikasleari autoeraikuntza proiektu bat garatzeko baliabideak eskaini.

Edukiak

  • Autoeraikuntzari lau begirada: Igor Cubillo, abokatua; Josu Jauregi, eraikitzailea; Ekaitz Uribe, arkitektoa; eta, autoeraikitzaileak, Iker Lopez de Vicuña eta Sandra Estebanez.
  • Bioeraikuntza, bertako material naturalez eraikitzeko teknikak.
  • Praktika konstruktiboa.
  • Jasangarritasuna.

Metodologia

Arlo teorikoa:

  • Autoeraikuntzan topo egiten duten lau eragileren begirada ezberdinak azalduko dira, eta ondoren eztabaida.
  • Euskal Herriko autoeraikuntza adibide eta esperientzia ezberdinak partekatuko dira.

Arlo praktikoa

  • Bertako material naturalez eraikuntza teknika ezberdinak ezagutu.
  • Lastozko eraikin bat taldean eraiki.

Nori zuzenduta

Arkitektura edo arkitektura teknikoko ikasleei, eraikuntza sektorean aritzen den edonori, autoeraikuntza proiektu bat garatzea buruan dutenei…

Jakintza-arloak