Ikusle/ikaslearen arreta mantentzeko clown teknikak.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko ekainaren 29a - 2015ko uztailaren 1a (Astelehena-Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko ekainaren 21a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Askotan Ikusle/ikasleen aurrean gaudela, arreta galtzen dutela ohartzen gara. Batzuetan beranduegi konturatzen gara, baina beste batzuetan arreta berriro ere lortzeko garaiz gaude. Baina nola ohartu? noiz aldatu? nola? Jolasaren bidez orain eta hemen egongo gara, kontziente, adi baina jolasaren gozamena galdu gabe. Norberaren ezagutzarako baliagarriak diren teknikak erabiliz, ikusleekin komunikatzen saiatuko gara. Ikastaro honetan erabiliko ditugun teknikak, clown teknikak izango dira, izan ere, Clownak ikuslearen beharra du existitzeko, izaki komunikatzailea baita. Guztia kontatzen du, bere zirrara txikienetatik handienetara. Pailazoa ikuslearen arreta mantentzeko maisutasuna dauka. Badaki zer sentitzen duen uneoro eta azaldu egiten digu. Pailazoa oso baikorra da eta edozein egoerari aurre egiteko gai denez, inprobisazioaren maisua dela ere esan dezakegu. Clowna librea da, momentuan bizi den izaki librea. Clown batentzako bizitza, bere bizitza, komunikazioa da.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleek Clown-aren kodeak ikastea.
  • Ikusle/ikaslearekiko begiradaren kontzientzia izatea.
  • Arreta bereganatzeko teknikak lortzea.
  • Jolasaren gozamena galdu gabe, hemen eta orain egotea.

Edukiak

  • Begirada, komunikatzeko ezin bestekoa den tresna landuko dugu.
  • Taldekideen arteko entzumena funtsezkoa izan da ere arreta handia jarriko diogu.
  • Gorputza adierazteko erabiliko dugunez, gorputz adierazpena eta ahotsa landuko dugu.
  • Ikasle bakoitzak bere izaera eta jarrerak hobeto identifikatzeko, bakoitzak bere bizipenen behaketa egingo du.

Metodologia

Taldearen arteko entzumena, ezagutza eta harremanak jolas desberdinen bidez landuko dugu. Clown-aren ikuspegi orokorrena murgiltzeko ere jolas desberdinak egingo ditugu. Clown-aren begiratzeko modua erlazionatzeko modua eta teknikak ere jolasen bidez egingo ditugu. Arreta mantentzeko jolasak egingo ditugu, kontzientzia garatzeko. Inprobisazioen bitartez ikasitako guztia praktikak jarriaz.Ondoren feedback bat egingo genuke egoerak aztertzeko.

Nori zuzenduta

Ikusle/Ikasleen aurrean lan egiten duen edonori. Bere buruaz barre egiteko gogoa duenari. Mundua berriro ere ume baten ikuspegiarekin ikusi nahi duenari. Jolasteko gogo handiarekin dagoen edonori.

Jakintza-arloak