295 Jolas kooperatiboak eta joku heuristikoak

Hasiera - Bukaera data: 2010ko otsailaren 23a - 2010ko martxoaren 18a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko urtarrilaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko otsailaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro hau astearte eta ostegunetan (otsailak 23, 25 eta martxoak 2, 4, 9, 11, 16, 18) izango da.

Jolasak eta jokoak oso garrantzitsuak dira 0-2 etapan bai fisikoki eta baita psikikoki ere, egitura psikologiak sortzeko batez ere. Jolasak lankidetza, bizikidetza eta laguntzako erlazioak errazteko etorkizunerako oinarriak ipintzen laguntzen du.

Irakasleak

Helburuak

Jolasak eta jokuak oso garrantzitsuak dira 0-2 etapan bai fisikoki eta baita psikikoki ere, egitura psikologiak sortzeko batez ere.

  • Jolasak eta jokuen garrantziaz jabetzea
  • Hauek modu egokian garatzen ikastea

Edukiak

0-6 urte bitarteko haurrengan jolasek duten garrantzia azalduko da. Bertan, jolas motei errepasoa egingo zaie. Hala, jolasen ezaugarri orokorrak landuko dira:

  • Jolas psikomotorra: haurrek bere burua esploratzen dute eta uneoro neurtzen dute egin dezaketena.
  • Jolas kognitiboak: pentsamendua zabaltzeko erabiltzen diren jolasak.
  • Arreta eta oroimen jolasak, irudimen jolasak eta hizkuntza jolasak: komunikazioa sustatzeko tresna dira multzo honetan sartzen diren jolasak....
  • Jolas sozialak: taldeka egiten diren jarduera ludiko gehienak, haurrak beste haurrekin erlazionatzeko bultzatzen dutenak. Jolas sinbolikoak, arautuak eta elkarlanekoak.
  • Jolas afektibo-emozionalak: jolas gramatikoak, haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen langu diezaioketenak. Autoestimu jolasak.

Jolas heuristikoen azalpena (12-24 hilabete bitarteko haurrentzat zuzenduta)

Objetuen manipulazioan oinarritzen da. Mota honetako ekintzak, kontzeptuak eratu eta pertsonekiko eta gauzekiko jarreren ikaskuntzaren oinarriak jartzen dituztenak dira. Kausa efektu erlazioa eta barruan kanpoan bezalako kontzeptu praktikoak ikas daitezke.

Altxorraren otzara (6-12 hilabete bitarteko haurrentzat zuzenduta)

Lurrean objetuz betetako saski bat jarriko da, haurrek, aldamenean eserita, erraz eskuratzeko moduan. Haurrari objektuak sentsorialki esploratzeko eta inguruan aurki ditzakeen gauza askorekiko interesa jartzeko aukera ematen dio.

Metodologia

20 orduko ikastaro hau 8 saiotan banatuko da, saio bakoitza bi ordu eta erdikoa izango da. Saio hauetariko bakoitza hiru ataletan banatuko da:

  • Sarrera teorikoa
  • Atal praktikoa
  • Saioaren errepasoa

Nori zuzenduta

Haurreskoletako hezitzaileei

Jakintza-arloak