Coaching, talde lana eta lidergoa elkartegintzan.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko maiatzaren 9a - 2015ko maiatzaren 23a (Larunbata)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko otsailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko maiatzaren 7a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Euskal Herrian ezaguna den elkartegintzan eta gizarte mudimenduetan elkarlanean aritzeko aurkitzen diren mugak gainditzeko baliabideak eskaini nahi ditu ikastaro honek. Sarri, elkarteetan, eztabaida amaigabeak sortzen dira, edo ustekabeko arduren jabe zarela ohartzen zara, eta helburua albora batera geratzen da, elkartearen gainbehera ekarriz.

Ikastaro honen helburua, elkartegintzan aritzen direnek euren elkartea kudeatzeko baliabide pertsonalak eta estrategiak garatzean datza.

Ikastaroaren datak: maiatzak 9 eta 23, larunbatak (ordutegia 9:00-14:00).

 

Ikastaro hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Gizarte mugimenduak, elkartegintza, kudeatzeko norbere gaitasunak lantzea eta hobetzea
  • Jasotako ezagutza norbere mugimenduanedo elkartean aplikatzea.

Edukiak

  • Talde lana eta lan taldea bereiztu (%5)
  • Lidergo mota ezberdinak eta euren abantailak ezagutu . Lidergo eraldatzailea landu (%10)
  • Nola landu motibazioa (% 10)
  • Elkartegintza errazteko eta bideratzeko beharrezko gaitasunen inguruan hausnartu. (%10)
  • Norbere gizarte trebetasunen eta adimen emozioalaren jabe egin eta hobetzeko aukerak sortu (%25)
  • Talde lanerako estrategia ezberdinak praktikan jarri, bilerak dinamizatu, e.a. Kudeaketara aplikatutako sormen teknikak eta teknika parte hartzaileak landuko dira (%15)
  • Ikasitakoa norbere elkartean aplikatzeko proiektua eraiki (%25)

 

Metodologia

Metologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Bizipenetatik abiatuz, edukiak barneratzeko aukerarekin. Bide batez, ikasitakoa norbere esparruan aplikatzeko proiektua eraikiz.

Nori zuzenduta

Elkartegintzan edo gizarte mugimenduetan aritzen direnei zuzendua dago. Helburu jakin batekin duen konpromisoak elkarlanean aritzeko beharra sentitzen duenari.

Jakintza-arloak