Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko apirilaren 21a - 2015ko maiatzaren 21a (astelehena-ostirala)
Ordutegia: 0:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko otsailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko martxoaren 27a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa bete egin da. Matrikula egin dezakezu eta horrela itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen ordainketa tokia dagoela jakinarazi arte.

Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, apirilaren 21ean, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Geografia Informaziorako Sistemak (GIS) lurraldearen gaineko azterketak burutzeko ezinbestekoak bihurtu dira.

Azken urteetan, askotariko diziplinetan hasiak dira erabiltzen GISak, software libreari eta teknologiaren garapenari esker haienganako eskuragarritasuna handitu egin baita.

GISaren bitartez, lurraldearen gaineko azterketak burutu daitezke, eta edozein fenomeno aztertzen ari garela, ikuspegi osatuagoa lortu. Horrez gain, esku artean dugun informazioa gurutzatu eta emaitza berriak lor ditzakegu, eta horiek modu erraz eta bisualean lurraldearen gainera ekarri.

Azken aldian, gainera, OpenData filosofiaren inguruan eman diren aurrerapenek datuak eskuratzeko bideak asko erraztu dituzte, eta, beraz, GISa baliatzeko bideak zabaldu dira.

Hutsetik eta modu erraz batean oinarrizko GIS azterketak egiten ikastea da ikastaroaren helburua.

Ikastaro hau Gaindegia. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • GIS tresnekin oinarrizko azterketak egitea.
  • Analisi espazialerako QGIS software libreko aplikazioaren euskarazko bertsioa erabiltzen ikastea.
  • Azterketak egiteko sareko baliabideen erabileran trebatzea.
  • Euskal Herriko analisi espazialak egiten ikastea.
  • Informazioa lurraldearen gainean adieraztea.

Edukiak

  1. GIS-etara sarrera
    • Zer dira GISak?
    • Zertarako balio dute?
    • Azterketa sozioekonomikoetarako aukerak
    • QGIS softwarearen instalazioa (software librea)
    • QGISera sarrera.
  2. Baliabideak. Datu espazialak eta alfanumerikoak
    1. Datu espazialen azpiegiturak (DEA). (www.euskalgeo.net, www.geo.euskadi.net, idena.navarra.es, www.pigma.org).
      • Erabilera
      • Datu motak (bektorial eta rasterrak)
      • Proiekzioak
      • Deskargak
    2. Datu alfanumerikoak (www.datuak.net, www.eustat.es, www.cfnavarra.es/estadistica/, www.ine.es, www.insee.fr)
      • Erabilera
      • Deskarga
  3. Datuen uztarketa eta kalkulua
    1. Uztarketa
      • Datu beraren arabera
      • Kokapenaren arabera
    2. Kalkulua
      • Atributu berrien kalkulua
      • Agregazio bidezko kalkulua
  4. Datuen adierazpena eta argitalpena
    1. Adierazpen motak
      • Banaketak egiteko aukerak
      • Grafikoen gainjartzea
    2. Argitalpena
      • Mapen diseinua
      • Esportazioa

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Erabilerari dagozkion oinarrizko azalpenak idatziz jasoko ditu ikasleak, baina trebetasun nagusiak datuen ustiapenari lotutakoak izanik, ikasleak ariketa praktikoak burutu beharko ditu. Ariketa praktikoak baloratzeko garaian prozesuak eta emaitzak hartuko dira aintzat.

Nori zuzenduta

Analisi sozioekonomikoak egin beharrean diren ikasle, ikertzaile eta profesionalei, zein soziologoei, geografoei, ekonomilariei, kazetariei…

Jakintza-arloak