IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2015)

Aurkezpena
Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean.
Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik, IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua izango da 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean.
Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.
Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.
Irakasleak
- Antton Alberdi Estibaritz
- Ander Altuna Gabiola
- Karmele Artetxe Sanchez
- Joserra Diez Lopez
- Felix Elortza Basterrika
- Jule Goikoetxea Mentxaka
- Anjeles Iztueta Azkue
- Beñar Kortabarria Olabarria
- Itziar Laka Mugarza
- Xabier Landabidea Urresti
- Ibon Manterola Garate
- Leire Milikua Larramendi
- Xabier Paya Ruiz
- Iñaki Peña Legazkue
- Gorka Salces Alcalde
- Maialen Sistiaga Poveda
- Maider Uriarte Idiazabal
- Bego Zubia Gallastegi
- Arkaitz Zubiaga Mendialdua
Helburuak
- Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
- Ikerlarien arteko harremanak sendotzea.
- Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.
Edukiak
EGITARAUA
Asteazkena, maiatzak 13
- 09:00 Harrera mahaia irekiko da
- 09:30-10:00 Harrera ekitaldia
- 10:00-11:00 Hitzaldi orokorra
- 11:00-11:30 Kafea
- 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
- 13:30-15:00 Bazkaria
- 15:00-18:00 Tailerrak
- 18:30-20:00 Saio Osagarriak
Osteguna, maiatzak 14
- 09:00-10:00 Hitzaldi orokorra
- 10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
- 11:00-11:30 Kafea
- 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
- 13:30-15:00 Bazkaria
- 15:00-18:00 Tailerrak
- 21:00 Afari berezia eta saio osagarria
Ostirala, maiatzak 15
- 09:00-10:00 Hitzaldi orokorra
- 10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
- 11:00-11:30 Kafea
- 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
- 13:30-14:30 Bukaerako saioa
TAILERRAK
Maiatzak 13
- MAHAI INGURUA: Ikertzaile ibilbidea
- Testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko TAILERRA. Ander Altuna BETETA (2015-03-30 15:30)
- Zure lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak TAILERRA. Beñar Kortabarria eta Bego Zubia: BETETA
Maiatzak 14
- Zientzia eta zientzialariaren papera independentzia eta emanzipazio prozesuetan MINTEGIA. Jule Goikoetxea: BETETA
- Ahozko eta idatzizko komunikazioa ikerketa jardunean TAILERRA. Joxerra Garzia: BETETA
- Sare sozialetatik erauzitako datuetan oinarritutako ikerketa TAILERRA. Arkaitz Zubiaga: BETETA
- Euskal Herriko ikerketari buruzko hitzaldi/mintegia
Oharra: tailerretan izena eman behar da, jardunaldiko matrikula-orriaren bidez egingo da. Betetzen den data eta ordutik aurrera itxaron zerrenda osatuko da.
Metodologia
Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak.
Hitzaldi orokorrak:
- Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
- Omenaldi eta errekonozimenduak
- Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
- ...
Ahozko aurkezpenak eta posterrak:
- Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
- Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.
5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak, baina 2/3 poster-saio batera programatuko dira, arloen arteko komunikazioa bultzatzeko.
Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.
Tailerrak: Tailerrak trasnbertsalak izango dira eta jakintza-arloen arteko harremanak bultzatzeko tresna.
Nori zuzenduta
- tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
- ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
- ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
- ikerketa-taldeko ardura duzun horri
- edozein ikertzaileri