Euskal Herriko oroimen historikoa

Hasiera - Bukaera data: 2014ko urriaren 28a - 2014ko azaroaren 25a (Astelehena-ostirala)
Ordutegia: 0:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko irailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko urriaren 22a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 28an, 17:30etatik 20:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 25ean, bigarrena.

Oroimen historikoa da iraganari buruz gaur ulertzen duguna eta gure etorkizunean eragina izango duena. Kasu honetan, 1936ko estatu-kolpearen ondorioz etorritako gerra eta ondorengoko diktadura faxistaren garaia aztertzen duen prozesua da eta gizarte-mugimenduen eskutik etorri zen orain dela 10-15 urte. Gauzak horrela, ikastaro hau Euskal Herriko eskuratze-prozesuari buruzko SARRERA bat da, non fenomenoaren nondik norakoak azalduko ditugun, eta nazioarteko ereduak gogoan izanda, eskuratzearen garrantzia azpimarratuko dugun, genero ikuspegia ahaztu barik.

Irakasleak

Helburuak

  • Historiaren beraren gertakari adierazgarrienak gogora ekartzea, giza eskubideen ikuspuntutik.
  • Oroimen historikoaren inguruko mugimenduetara hurbildu eta horien ekarpenak zabaltzea.
  • Gertuko oroimena berreskuratzea.
  • Euskal Herriko oroimen historikoa nazioarteko prozesuen testuinguruan ulertzea.

Edukiak

  1. Historiaren pasarte adierazgarrienen azterketa kritikoa: alde batetik, 1930eko gizartearen ezaugarriak, Errepublikaren ekarpenak, militarren etengabeko estatu-kolpeen saiakerak etab. Bestetik, 1936ko estatu kolpearen prestakuntza eta gauzatzea, Europako faxismoarekiko loturak, eta giza eskubideen urraketak.
  2. Oroimen historikoaren eskuratze-prozesua: oroimen historikoaren definizioa, eskuratze-prozesuaren bilakaera, 52/2007 Legea (Oroimen Historikoarena), tokian tokiko udalen eta gizarte-mugimenduen ekimenak.
  3. Oroimena dokumentatzea: ikerkuntza abiatzeko artxiboak, lekukotzak jasotzeko protokoloak, ahozko testigantzak jasotzeko baliabideak (softwarea, batez ere), lekukotzen testuingururako bibliografia, garaiko dokumentuak eta orduko prentsa.
  4. Justizia trantsizionala: Giza eskubideen aurkako nazioarteko erremintak eta adibideak.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Oinarri teorikoak lantzeaz gain, hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira. Horretarako, garaiko euskarazko prentsaren bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriko une historikoak aztertuko ditugu: 1931ko Errepublikaren ezaugarriak (emakumeentzako boto-eskubidea, adibidez), Euzkadiko Estatutuaren tramitazioa, Agirre lehendakariaren kargu-hartzea, euskal kulturaren loraldia… Hiru hedabide kontsultatuko ditugu: Argia astekaria (euskaltzalea, Donostia), Eskualduna astekaria (nazien aldekoa, Iparraldea) eta Eguna egunkaria (Euzkadiko Jaurlaritzaren aldekoa, Bilbo).

Era berean, ikus-entzunezko materialaren bidez, prozesu historikoaren alde humanoari erreparatuko diogu. Besteak beste, honakoak erabiliko ditugu: Durango, oroimenaren gogoan dokumentala (Errepublikari buruzkoa), Zerutik sua dator dokumentala (1937ko Bizkaiko bonbardaketak), Udaberririk ankerrena komikia (herriaren erresistentzia eta, nazionalen etorrerarekin batera, elkarbizitzaren amaiera) eta Egiaren Hazia & Lekukoen Oroimena (Mendebaldeko Saharan aurkitutako lehenengo hilobiei buruzko dokumentalak).

Nori zuzenduta

Irakaskuntza ertaineko irakasleei eta gaian aditua izan barik interesa duen orori.

Jakintza-arloak