Ahots-teknika ikastaroa II: kantua sentitu, jolastu, gozatu
Hasiera - Bukaera data: 2014ko urriaren 16a - 2014ko azaroaren 6a (ostegunak)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 17:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko irailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko urriaren 13a

Aurkezpena
Ikastaroa ostegunetan izango da: urriaren 16an, 23an, 30ean eta azaroaren 6an.
Ikastaro hau Ahots-teknika ikastaroaren jarraipena izango da.
Oinarrizko ahots-teknika ikastaroan ahots-teknikako zenbait arlo ezagutu eta esperimentatu genituen. Orain horietan murgildu eta urrutirago joango gara horiek guztiak barneratzeko. Errepertorio zabalago eta zailagoa landuko dugu teknika landu ahal izateko eta gozatzeko.
Irakasleak
Helburuak
- Ahots-teknikak ezagutzea eta esperimentatzea.
- Ahots hezi baten onuraz jabetzea.
- Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.
Edukiak
- Arnasketa landu.
- Ahoskera, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, hedadura.
- Gorputzaren jarrera.
- Norberaren ahotsak ezagutu.
- Errepertorioa landu.
Metodologia
Ikastaroa guztiz praktikoa da:
- Arnas motak praktikatu. Erlaxazio-ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
- Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
- Ahotsak sailkatzeko ariketak.
- Kantatzen ikasi ahots-teknika erabiliz: berotze-ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, etab.
- Kantatzen ikasi partituretan ahots-teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.
Nori zuzenduta
Ahots-teknikaren oinarrizko ezagutza duenari zuzendua.
Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Ahots-teknika ikastaroa edo Ahotsaren indarraren ikastaroa egin duten ikasleek.