GeoGebraPrim: eredu dinamikoak Lehen Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2014ko urriaren 14a - 2014ko azaroaren 11 (Astelehena-ostirala)
Ordutegia: 0:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko irailaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko urriaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saioa izango du, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 14an, 17:00etatik 19:00etara.

Lehen Hezkuntzan egoera didaktikoak diseinatzeko orduan, erabilitako baliabideen euskarri-aniztasunak mesede egiten dio jarduera matematikoari. Arkatza eta papera, eta baliabide fisikoekin batera, ordenagailu bidezko eredu dinamikoak erabiliz gero, aberastu egiten da ikasleen produkzio matematikoa.

Gainera, eredu dinamikoek badituzte ohiko baliabide estatikoek ez dituzten zenbait ezaugarri, esate baterako: objektu matematikoen adibide gutxi batzuen ordez, aukera ematen dute objektu horiek “klase” gisa agertzeko (aurkezpen “ostentsiboa” gaindituz); saiakera ugari behar dituzten jarduera induktiboetan, denbora eta energia aurrezten dute; eta objektu matematiko baten hainbat aspektu integratzen dituzte (zenbakizko ezaugarriak eta ezaugarri geometrikoak). Genesi instrumentalaren teoriak ezaugarritzen eta babesten du eredu dinamikoen erabilera.

Irakasleak

Helburuak

  • Lehen Hezkuntzako irakasleak software dinamikoaren erabileran trebatzea.
  • Egoera didaktikoen diseinuan eredu dinamikoak noiz eta nola erabili daitezkeen aztertzea.
  • Jarduera-adibideak eta jarduera-proposamenak eztabaidatzea.

Edukiak

Lehenengo eta behin, GeoGebra softwarean oinarrizko trebakuntza egingo da (Lehen Hezkuntzako etaparako propio diseinaturiko softwarearen GeoGebraPrim aldaera erabiliko da). Lehen Hezkuntzako curriculumetik abiatuz proposatuko dira jarduerak eta aplikazioak. Ikastaroan landuko diren adibideak eta ariketak eskolan erabiltzeko modukoak izango dira.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte hartzea bultzatuko da.

Modulu bakoitzaren hasieran, apunte-sorta bat emango da, non agertuko diren softwarea erabiltzeko jarraibideak eta eduki matematiko jakin bat lantzeko jarraibide didaktikoak. Ondoren, trebakuntza-ariketak eta jarduera.proposamenak landuko dira.

Nori zuzenduta

Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua, Matematika arloa lantzeko.

Jakintza-arloak