054 Matematika eskura

Hasiera - Bukaera data: 2014ko azaroaren 4a - 2014ko abenduaren 12a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:00-19:30
Modalitatea: Erdi presentziala
Ordu kopurua: 30
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Ikastaro hau, matematika, oraindik biziagoa eta erabilgarriagoa izateko sortuta dago. Helburu garrantzitsuena neska mutilen interesa sustatzea da, interes hori mantentzea eta matematika ikasteko bidean bultzakada bat ematea.

Horretarako, sortu behar diren aktibitateak berain bizitzarekin lotutakoak izan behar dute eta gustukoak gainera. Hitz batean Jolasa.

Aurrez aurreko saioak azaroak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25, 27

Irakasleak

Helburuak

  • Teknologia berrien erabilera sustatu.
  • Ikaslegoaren Matematika gaitasunaren emaitzak hobetzea.
  • Interesak komunak dituzten matematika irakasleen arteko sarean ehundu.
  • Lehen hezkuntzako haurren aurrean matematika era desberdin baten azaltzea.
  • Matematika eskuz maneiatzeko materiala (material manipulagarriak) ezagutu eta horien erabilpena trebatu.
  • Problemen emaitza bilatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Logika lantzea.

Edukiak

Lehen hezkuntzako curriculumaren atal guztiak jorratuko ditugu:

1.-Zenbakikuntza eta kalkulua: regletak, abakoa, material birziklatuak.... erabiliko ditugu kalkuluak egiteko (batuketa, kenketa, zatiketa, biderketa, zenbakiak deskonposatu, zatikiak)

2.-Geometria eta neurriak: geoplanoak, gorputz geometrikoak, eskulanak... erabiliko ditugu azalera, perimetroa, bolumenak eta gorputz desberdinen ezaugarriak aztertzeko.

3.-Probabilitatea eta estatistika: Zertarako erabiltzen den, kasu praktikoak.

4.-Problemak :Problema bisualak, problema irekiak, ikerketa problemak, norberak sortutako problemak, problema manipulagarriak, testua lantzeko problemak, egitura ulertzeko problemak, kalkulu problemak, geometriako problemak.

Nahiz eta curriculumean ez agertu oso garrantzitsua iruditzen zaigu logika lantzea.

Logika: Erlazioak topatzea( bikoteka jarri, sailkatu, ordenatu), ezaugarriak definitu eta aztertu, eragiketak edo ezaugarri aldaketak landu, material logiko egituratua ( bloke logikoak, arrain logikoak....) lantzeko ideia batzuk.

Metodologia

Praktikoa izango da: Materialak aztertu, erabiltzen ikasi, nola sortu daitezkeen ikusi eta nola jarriko ditugu praktikan gure geletan.

Nori zuzenduta

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak, HHI Lehen Hezkuntza Matematika irakasleak, Berritzeguneko kideak

Jakintza-arloak