Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: konposta.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko uztailaren 14a - 2014ko uztailaren 16a (Astelehena-Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko uztailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Azken 3 urtetako esperientziak jarraituz, Udako Ikastaroetan Hondakinen inguruko mintegia antolatu dugu.

Aurten gai nagusia KONPOSTA izango da, eta hainbat herritan hondakin organikoak erabiltzeko konposta egitera zuzendutako esperientziak jaso nahi ditugu. Horrez gain, konposta egiteko beharrezko egitura eta materialak ezagutzeko aukera izango dugu.

Bigarren eta hirugarren egunetan Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren bukaerako proiektuak aurkeztuko dira bai eta erakunde ezberdinetan hondakinen inguruan bultzatu nahi diren ekimenak.

Irakasleak

Helburuak

  • Hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
  • Hondakin organikoaren erabilpena konposta egiteko zertan den ezagutzea.
  • Etxe zein herri mailan konposta bultzatzeko aukeraz hausnartzea.

Metodologia

Lau jarduera mota proposatzen dira mintegiaren egunerako:

  • Esperientzien aurkezpena.
  • Hitzaldiak.
  • Mahai ingurua edo eztabaidagunea.
  • kKonposta egiteko materialaren erakusketa.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen edonori. Hondakin inguruan interesatuta dauden erakundetako teknikariei. Gai hau lantzen duen elkartetako kideei.

Jakintza-arloak