Agroekologia: ikuspegi sozialetik gizarte eraldaketara

Hasiera - Bukaera data: 2014ko uztailaren 3a - 2014ko uztailaren 4a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko ekainaren 29a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren arrazoiak:

Ikastaro hau antolatu da kezka eta ikusmen handia baitago garapen jasangarriaren, ingurrugiroaren babesaren, laborantzaren etorkizunaren eta elikaduraren kalitatearen zein burujabetzaren inguruan, bai herritaren artean bai profesional, militante eta ikasleen artean. Modu erakargarri bezain parte-hartzailean, agroekologiaren ikuspegi soziala ezagutarazi nahi da.

Jardunaldi hauek Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu dira,

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Irakasleak

Helburuak

Landutako gaitasun orokorrak:

  •  Agroekologiaren ikuspegi soziala ulertzeko beharrezkoak diren baliabide teoriko eta metodologikoak eskuratzea.
  • Agroekologiaren ikuspegi sozialaren alderdi ezberdinak identifikatzea eta aztertzea: generoa, nekazari sindikalgintza, eraikuntza parte hartzailea eta herrigintza.
  • Agroekologiak planteatzen dituen problematika nagusien aurrean hausnarketa gaitasuna eta ezpiritu kritikoa edukitzea.

Metodologia

  • Ahozko aurkezpena.
  • Hizlari eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa.
  • Tallerrak

Nori zuzenduta

  • Garapen jasangarrian orohar eta agroekologian bereziki interesatuak dauden pertsona oro.
  • Elikadura burujabetzaren inguruan ari diren gizarte mugimenduak.
  • Lehengo sektorea landu eta sustatzen duten profesionalak: administrazioan, garapen-agentzietan, sindikatuetan, elkarteetan.
  • Lehenengo sektoreakin harreman duten eragileak: ekoizleak, kontsumitzaileak, herritarrak, merkatariak.
  • Nekazaritza, agronomia eta ingurugiro ikasleei (Lanbide heziketa, nekazal eskolak, ingeniaritza).
  • Geografia, soziologia, zientzia politikoa eta giza zientzietan ikasten duten ikasleei.

Jakintza-arloak