TELP Tailerra. Euskaraz EROSO noiznahi eta nonani SENTITZEKO

Hasiera - Bukaera data: 2009ko azaroaren 5a - 2009ko azaroaren 19a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:30 - 13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2009ko irailaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2009ko urriaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Askok bizi izaten ditugu hainbat eta hainbat egoera zeinetan euskaraz hitz egiteagatik deseroso sentitzen garen. TELP tailerrean (Taller d'Espai Lingüistic Personal) deserosotasun hori murrizteko baliabideak eskaintzen dira. Baliabide horiek, maila kognitiboa, emozionala eta fisiologikoa kontuan hartzen dituzte. Tailer hau euskaraz egin nahi duen horrendako prestatu dugu, kontzientzia duenarentzat eta kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko zaizkio, euskaraz gehiago eta erosoago hitz egiteko.

Irakasleak

Helburuak

* Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea.

* Hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide gehiago sortzea.

Edukiak

  • Oinarri teorikoak
  • Interakzio Pertsonalen ikuspegi estrategikoa
  • Baliabideak eta dramatizazioak.
  • Aniztasuna, zailtasuna eta progresibitatea
  • Konbergentzia geruzak, asertibitatea, norberaren helburuak zehaztu eta ondorioak.

Metodologia

Parte-hartzailea. Tailerraren aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketak tartekatuko dira eta hitza emango zaie pertsonei momenturo.

Nori zuzenduta

Euskaraz gehiago egin nahi dutenei. Eragile direnei: euskara teknikariei, euskara irakasleei, irakasleei oro har, aholkulariei... Oinarrizkoa da pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea.

Jakintza-arloak