Proposamen eszenikoetan hezkuntza eta bitartekaritza txertatzen.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko uztailaren 16a - 2014ko uztailaren 18a (Asteazkena-Ostirala)
Ordutegia: 15:30-19:00 eta uztailaren 18an 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko uztailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Askotan produkzio eszenikoek publikoekin duten harremana mugatua da. Bien artean sortzen den distantzia murrizteko eta hurbilpen bat eman dadin, hauen artean eraikitzen diren harreman mota berrikusiteko beharra dago.

Nola hurbildu sorkuntza eszenikoak hezkuntza esparrura? Nola lotu praktika eszenikoak testuinguruarekin? Ze ikaste prozesu bideratu daitezke sortzaileak eta hezitzaileak elkarlenean arituz? Ikastaro honetan, ikuspegi hezitzailea duten proiektu artistikoak garatu ahal izateko kontutan izan beharreko estrategia, sortze eredu eta erreferenteak landuko ditugu.

Ikastaro hau Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuarekin elkarlanean antolatu da. Zehazkiago, Donostia2016 proiektuko Hazitegiak laborategitik eratorritako ikastaroa da.

Irakasleak

Helburuak

  • Sorkuntza eszenikoaren eremuan bitartekaritza prozesuek duten garrantziaz kontzientzi hartu.
  • Bitartekaritza proiektuak diseinatzeko baliabide pedagogikoak ezagutu
  • Bitartekaritza prozesuak ahalbidetuko dituzten hezkuntza estrategiak eskeini.
  • Dagoeneko existitzen diren proiektuak publiko berri edota hezkuntza testuinguruentzako moldatu.

Edukiak

  • Sorkuntza eta bitartekaritza lotzen duten proiektuak diseñatzeko estrategiak eta baliabideak.
  • Existitzen diren proiektuak hezkuntza testuinguruentzako moldatzeko estrategiak eta baliabideak.
  • Sorkuntza eta bitartekaritza praktikan jartzen duten gaur eguneko proiektuak. Erreferenteak.

Metodologia

Ikerketa prozesu edo laborategi gisa planteatzen da tailerra. Dinamizatzaileek proposaten dituzten edukietaz gain, aukera egongo da parte hartzaileen esperientziak partekatzeko.

Saioen garapena:

  • Lehengo egunean gaiari hurbilpena, oinarrizko kontzeptuak eta korronteak landuko dira, praktika eredu ezberdinak ezagutzeko.
  • Bigarren egunean metodologiak eta estrategiak jorratuko dira.
  • Hirugarren egunean hezitzaileei zuzendutako ikastaroarekin batera burutuko dugu saioa. Bakoitza bere
  • testuingurutik abiatuta elkarlanerako aukerak eta prototipoak diseinatuko ditugu.
  • Saioak dinamikoak eta parte hartzaileak izango dira.

Nori zuzenduta

Sortze prozesuetan murgilduta dagoen edo murgildu nahi duen edozeini zuzendua. Antzerkigintzan, dantzan, performance, zirkoa,... edo bestelako arte eszenikoetan dabiltzanak.

Jakintza-arloak