Arte eszenikoekin ikasten: landu hezkuntza proiektuak, konpententziak eta osatu ikaste prozesu parte-hartzaileak.

Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Hezkuntzaren helburua pertsona autonomoak, kritikoak, sortzaileak eta eraldatzaileak sortzea dela esaten dugu maiz. Baina sarritan hezkuntza praktikek tarte gutxi uzten dute sorkuntza prozesuetan murgiltzeko, eta are gutxiago, prozesu hauek beste agente batzuekin batera garatu eta partekatzeko (artistak, sortzaileak, antzokiak, elkarteak...). Arte eszenikoek aukera handiak ematen dituzte kurrikulumeko edukiak, konpetenziak edota zeharkako gaiak lantzeko, ikaste prozesu parte hartzaileak eta esanguratsuen bitartez.
Nola baliatu arte eszenikoetako ekoizpenak eta prozesuak ikasteko tresna baliagarri gisa? Nola bihurtu daiteke eskola sorkuntza laborategia? Nola harremandu testuinguruan egon daitezkeen praktika eszenikoekin? Ikastaro honetan, arte eszenikoen lanketa ardatz duten, hezkuntza proiektuak garatzeko beharrezkoak diren metodologia, estrategia eta erreferenteak landuko ditugu.
Ikastaro hau Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuarekin elkarlanean antolatu da. Zehazkiago, Donostia2016 proiektuko Hazitegiak laborategitik eratorritako ikastaroa da.
Irakasleak
Helburuak
- Hezkuntzan arte eszenikoak lantzeko beharra ulertu.
- Ekoizpen artistikoak hezkuntzarako tresna bezala baliatzen ikasi.
- Egungo hezkuntza praktiketan arte eszenikoak eta mugimenduaren lengoaia berriak ezagutu eta txertatu.
- Testuinguruarekin lan egitearen garrantziaz jabetu (artistak, elkateak, kultur ekipamenduak…)
Edukiak
- Arte hezkuntzako korronte eta planteamenduak.
- Arte eszenikoak eta mugimenduaren lengoaia berriak egungo hezkuntzan txertatzeko estrategiak.
- Gaur eguneko ekoizpen artistikoak. Sorkuntza prozezuak eta praktika pedagogikoak.
Metodologia
Ikerketa prozesu edo laborategi gisa planteatzen da tailerra. Dinamizatzaileek proposaten dituzten edukietaz gain, aukera egongo da parte hartzaileen esperientziak partekatzeko.
Saioen garapena:
- Lehengo egunean gaiari hurbilpena, oinarrizko kontzeptuak eta korronteak landuko dira, praktika eredu ezberdinak ezagutzeko.
- Bigarren egunean metodologiak eta estrategiak jorratuko dira.
- Hirugarren egunean sortzaileei zuzendutako ikastaroarekin batera burutuko dugu saioa. Bakoitza bere testuingurutik abiatuta elkarlanerako aukerak eta prototipoak diseinatuko ditugu.
- Saioak dinamikoak eta parte hartzaileak izango dira.
Nori zuzenduta
Hezitzaileak, irakasleak, aisialdi taldeetako hezitzaileak, hezkuntza teknikariak....