Isiltasuna gelan: arreta eta errespetua lantzen.

Aurkezpena
IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
Gaur egun zentro askotan zarata-maila oso altua da, eta gela barruetan isiltasuna zigor eta kontrolaren bidez lortzen dugu, askotan nekez. Isiltasun hori oso hauskorra da eta buelta erdi egiten dugunean apurtu egiten da.
Ikastaro honek kontzentraziotik eta lasaitasunetik datorren isiltasun emankorra gelara ekartzeko bideak jorratzen ditu. Horretarako, batetik, kanpoko zarata jaisteko neurriak lantzen ditugu, eta bestetik eta garrantzitsuen, norbere buru barruko “zaratak” baretu eta barne isiltasuna lortzera bideratutakoak.
Ikasgeletan aldaketa hori artikulatzeko berebiziko garrantzia dauka irakasleak prozesua bultzatzeko segurtasuna izatea, bai ariketa praktikoak bideratzeko orduan bai, eta batez ere, ikasleen aurrean autoritateari eustean.
Irakasleak
Helburuak
- Ikasleen artean eta zentroetan dagoen zarata-maila jaisteko eta isiltasun aktiboa sustatzeko baliabideak eskuratzea, isiltasun horren berezko balioan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta.
- Irakaslearen figurari dagokion autoritatea indartzea.
Edukiak
- Kanpoko isiltasuna: Eskola-mailan eta gela barruan dagoen zarata-maila jaisteko baliabide eta neurriak. Irakasleen ahotsa babesteko aholkuak
- Barruko isiltasuna: Ikasle eta irakasleen egunerokotasunean isiltasunaren balioa errotzeko praktikak: isiltasun aktiboa bideratzeko aholkuak, meditazioak..
- Irakaslearen autoritatea: Edozein aldaketak lidergo sendoa eskatzen du. Irakasleen autoritatearen gainbeheraren arrazoiak aztertu eta aitzinako irakasle autoritarioaren figuratik aldenduta, berezko autoritatea duen irakaslearena sendotu, aldaketa-prozesuaren eragile moduan.
Metodologia
Modulu honek hausnarketa teorikorako atal txiki bat dauka, batez ere autoritatearen gaia lantzeko. Gainerako lana praktikoa da, aholku zehatzak eta ariketak uztartuz. Ariketa horiek Gestalt dinamiketan oinarrituta daude eta komunikazioa eta adimen emozionala garatzeko PNL (Programazio Neuro Linguistikoa) arloko lana egiten dugu.
Nori zuzenduta
Irakasleak, Irakasle-eskolako ikasleak, ume eta gazteekin harremana duten begiraleak.