Giza Eskubideen Europako Auzitegia, erronka berriei aurre egiten.

Data: 2014ko uztailaren 9a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-12:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 3
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko ekainaren 29a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zer erran asko eman du azken urteetan Euskal Herria interesatzen duten gaien inguruan. Baina ba al dakigu benetan zein diren erakunde honen lana, funtzionamendua eta arrazoinamenduak garatzeko erabiltzen dituen teknikak?

Batetik, ikastaro honek Giza Eskubideen Europako auzitegiaren antolaketa, funtzionamendua eta azken urteetako bilakaera izango ditu aztergai.

Bestetik, gai eta arazo ezberdinen aurrean daukan jarrera era kritikoan aztertzen saiatuko gara. Azkenik, bere erabakien inpaktuaren indar eta mugak aipatuko dira, gaurkotasun handiko adibide zehatz batekin: Parot doktrinaren aurkako ebazpena. Puntu horiek guztiak argitzeko pentsatua da ikastaro hau, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren izateari, daraman lanari eta haren erabakien zentzu eta eraginari buruzko ezagupenak hedatzeko asmoz.

Hitzaldi hau doan da, interesa daukan edonori irekia, baina izena eman behar da (ikusi argibideak).

Irakasleak

Helburuak

  • Giza eskubideen Europako Auzitegiaren funtzionamendu eta arrazoinamenduen ezagutza hedatzea.
  • Egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititzea.
  • Eskubide zehatzen adibideen bidez auzitegiaren jurisprudentziaren azaleko ezagutza zabaltzea.

Edukiak

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren papera eta antolaketa.
  • Bere funtzionamendua.
  • Bere jurisprudentzia osatzeko erabilitako teknikak.
  • Babestutako eskubideen inguruko jurisprudentzia eta honen inpaktua.
  • Parot doktrinaren aurkako ebazpenaren adibide zehatza.

Metodologia

Ikastaroaren lehen atala Estrasburgoko auzitegiaren aurkezpen orokorrean oinarrituko da: klase teorikoa izanagatik, modu parte hartzailean lantzen saiatuko gara, interes puntu zehatzei kasu eginez. Bigarren atala, ekarpen jurisprudentzialen inguruan garatuko dena, mintegi moduan pentsatuta dago, esperientzia konkretu batetik (Parot doktrinaren aurkako ebazpena) abiatuta parte hartzaileen galderei eta zalantzei erantzuteko asmoz.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen edozeini zuzenduta, eta bereziki zuzenbidean, soziologian, zientzia politikoetan edo kazetaritzan ezagutzak edo interesa dituztenei.

Jakintza-arloak