Ordenagailuz lagundutako itzulpena, Wordfast 5 aurreratua
Hasiera - Bukaera data: 2009ko azaroaren 4a - 2009ko azaroaren 18a (Astean zehar)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 16:00 - 19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2009ko irailaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2009ko urriaren 23a

Aurkezpena
Wordfast 5 bertsioaren ezaugarri aurreratuak aztertuko dira.
Helburuak
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna hau sakonean ezagutzea, itzulpen-memorien kudeaketa aukerak aztertzea, konfigurazio fitxategietan sakontzea, eta orokorrean Wordfastetik etekinik handiena ateratzeko autonomia lortzea.
Metodologia
Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, ordenagailu-gelan izango delarik. Ikasleek ariketak klasean bertan egiteko aukera izango dute.
Nori zuzenduta
Wordfast 5en oinarrizko funtzioak ezagutzen dituzten profesionalei zuzendua. Komenigarritzat jotzen da 'hastapenak' ikastaroa egin izana.