Musikaren erabilera eta bizipena Haur Hezkuntzan.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko ekainaren 30a - 2014ko uztailaren 1a (Astelehena-Asteartea)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko ekainaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Haur Hezkuntzako gelan nahitaezkoa da musikaren bizipena eta erabilera ikaslearen garapen osoa lortzeko, soinuak, isiluneak eta musika-lanak norberaren autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera eta komunikatzeko tresna baliagarriak dira eta.

Haurraren entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko egingo ditugun jarduera praktiko, labur eta desberdinetan gorputza, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu, giro musikal, ludiko eta afektibo batean.

Beraz, mugimendua eta dantzak, ahotsa eta tresnak erabiliko ditugu bi egun horietan musikaz blai geratzeko, musika bizi eta egiteko!

Irakasleak

Helburuak

  • Haur-Hezkuntzako gelan entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko soinua musika-lanaren bidez tresnak ematea.
  • Gorputza, ahotsa eta tresnak irakaskuntzako baliabide gisa erabiltzea.
  • Hezitzaileei ikasleekin lantzeko gaietarako abiapuntuak ematea.

Edukiak

  • Soinuaren ezaugarri batzuk: erritmoa, altuera, intentsitatea, tinbrea, forma.
  • Mugimendua eta dantzak, abotsaren erabilera egokia, tresna desberdinak (kotidiafonoak, boomwhackers, perkusio txikia, plakadunak).
  • Beste baliabide batzuk: gorputz-perkusioa, ipuin musikalak, musikogramak.

Metodologia

Ikastaroa nagusiki praktikoa izango da.
Erabilitako teoria, praktikan aplikatutakoa kokatzeko baliagarria izango da.
Jarduerak laburrak izango dira, bakarkakoak zein taldekoak ere bai.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei. Soinua eta musika-lanak hezkuntza baliabidetzat erabili nahi dituen edonori.

Jakintza-arloak